Prentsa Aretoa
2016/03/22
EAJk Goi Ganberan lan-bizitza eta familia bateragarria egiteko neurriak hartzea proposatu du
Euzko Abertzaleak Taldeak Osoko Bilkurak amaitzeko muga jartzea eskatu dio Senatuko Mahaiari, beharko balitz, gaiak hurrengo egunerako utziz. Horrekin, gainera, eztabaidaren kalitatea hobetuko litzateke, ez liratekeelako denbora gehiegi luzatuko.
Euzko Abertzaleak EAJ-PNV Taldeak senatarien eta Goi Ganberako langileen lan-bizitza eta familia bateragarria egiteko neurriak hartzea eskatu dio Senatuko Mahaiari. Mahaiko Laugarren Idazkaria den Maria Eugenia Iparragirrek eskari hau egin du Osoko Bilkurek amaiera ordurik ez izateak zaildu egiten dielako ordezkari politikoei eta Goi Ganberako langileei aurreikuspenak egin ahal izatea, eta eztabaidaren kalitatean ere eragin negatiboa duelako.
Joan den martxoaren 15ean hamaikagarren legealdiko lehen Osoko Bilkura gaueko 00:35ean amaitu zen, horregatik gaurko Bozeramaileen Batzordeak muga batzuk ezarri ditu. Hain zuzen ere, aurrerantzean Osoko Bilkura gaueko 21:00etan eztabaidatzen ari diren gaia bukatzerakoan amaituko da. Hala eta guztiz ere, senatari jeltzaleak haratago joan nahi du eta amaiera ordua finkatzea nahi du. “Lan-bizitza eta familia bateragarria egiteko legeak egiten ditugu baina gero ez gara koherenteak gure eginkizunean; honekin, gainera, Ganberako langileengan ere eragiten dugu”.
EAJren iritziz, Osoko Bilkurentzako hasierako ordua jartzen den moduan, amaierarako ordua ere finkatu behar da, eta bilera amaituko ez balitz, hurrengo jardunaldi baterako utzi beharko litzateke. “Osoko Bilkurek ahalik eta egun gutxien irautea bilatu ohi da eta, batzuetan, etxera joateko irrikan gaudela ematen du, baina gure lana hemen dago”, iritzi dio Iparragirrek.
Horrez gain, Laugarren Idazkariak gehitu duenez, batzarrak gehiegi luzatzeak eztabaidaren kalitatea gutxitzen du. “Zalantzak ditut, behin denbora bat gaindituz gero, gaiak eraginkortasunez defendatu edo jarraitzeko gaitasun osoa izaten dugun; gure iritziz, bazkaltzeko ere geratu behar izango lirateke Osoko Bilkurak”.
Maria Eugenia Iparragirrek argi utzi du Euzko Abertzaleak Taldearen proposamenak ez dituela mugatu nahi parte hartzeko dauden denborak. “Hori ez da irtenbidea. Gaiei merezi duten arreta eskaini behar zaie; eztabaidatzeko behar duten denbora eman behar zaie. Izan ere, normalean ez dira denborak agortzen. Gure lana bete behar dugu, eta ez dugu eztabaida mugatu behar etxera lehenago joan ahal izateko”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19