Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2016/03/29

Industriak energiarengatik ordaintzen duen prezioa gutxitzeko neurriak hartzea eskatu dio EAJk PPri, propaganda mozioak aurkeztu beharrean

Estatuaren eskuduntza dela gogoratu dio Senatuko Euzko Abertzaleak Taldeak Talde Popularrari, eta enpresen lehiakortasunari eragiten diona, besteak beste, Zumarragan eta Sestaon Arcelor Mittalen itxierak eraginez.

rss Ezagutzera eman
Industriak energiarengatik ordaintzen duen prezioa gutxitzeko neurriak hartzea eskatu dio EAJk PPri, propaganda mozioak aurkeztu beharrean

ARGAZKIA JAITSI

Senatuko Euzko Abertzaleak Taldeak industriak energia erabiltzeagatik ordaindu behar duen prezioa gutxitzeko neurriak har ditzala eskatu dio Alderdi Popularrari, propaganda eta autokonplazentziaz beteriko mozioak aurkeztu beharrean. Maria Dolores Etxanok Estatu espainiarreko enpresek Europako hainbat herrialdetan baino gehiago ordaindu behar dutela gogoratu dio Talde Popularrari euren jarduera aurrera eramateko energia erabiltzeagatik, euren lehiakortasunari kalte eginez, eta hau “Estatuaren eskuduntza esklusiboa da”. Etxanoren iritziz, egoera honek ondorioak ditu, “Zumarraga eta Sestaoko Arcelor Mittalen itxierak bezala, eta gainontzeko altzairu-fabrikengan ziurgabetasuna sortzen du” eta, gehitu duenez, Europako Batasunak ezarritako dumpingaren aurkako neurriak ez jarraitzea ere kaltegarria da.

Goi Ganberan ‘enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea indartzeko berrikuntzekin jarraitzeko’ Alderdi Popularrak aurkeztu duen mozioaren debatean, “puntakoa eta lehiakorra den industria ezin da mantendu, jarduera ekonomikoa sortu eta kalitatezko lanpostuak sortu edo mantentzen duen industria ezin da mantendu, helburu honen aurka doazen ekimen guztiak ezabatzeko esfortzu guztia egiten ez bada”, iritzi dio ordezkari jeltzaleak.

Ekonomia eta Lehiakortasun Batzordeko EAJren bozeramailea atsekabetuta agertu da funtzioetan dagoen Gobernua babesten duen Taldeak aurreko legegintzaldiaren inguruan egin duen “autokonplazentziazko eta propagandazko” balantzearekin. Bere ustez, orain arteko neurrien jarraipenak ez du susperraldi “apal” hori sendotuko. “Ezin dugu esan susperraldi ekonomiko sendoa denik, Espainiako ekonomiaren oinarriak ez direlako sendoak”.  

Maria Dolores Etxanok azpimarratu du, gainera, Alderdi Popularrak proposatzen dituen neurriak Autonomia Erkidegoen eskuduntzak urratzen dituela, besteak beste Euskadikoak. Horixe bera egotzi dio, baita ere, Podemos Taldeari, hauek aurkeztutako emendakinek ez dutelako kontuan izan Lanbide Heziketa, Politika Aktiboak, Bekak edo Zerga-ordaintzea, besteak beste, ez direla Estatuaren eskumenak, Autonomi Erkidegoenak edo Foru Aldundienak baizik.

Ezagutu Gure Senatariak