Prentsa Aretoa
2016/03/29
Diputatu eta senatarien forupekotasuna ezabatzea babestu du EAJk
Euzko Abertzaleak Taldearen iritziz, Estatuaren botereak modu errealean banatuta egongo balira ez zen beharrezkoa izango hautatu publikoak babestea
Senatuko Euzko Abertzaleak Taldeak diputatu eta senatarien forupekotasuna ezabatzea eskatzea babestu du, nahiz eta Talde Sozialistak aurkeztu duen mozioa bertan behera geratu den Goi Ganberan Talde Popularrak duen gehiengo osoaz baliatuta.
Halere, Jose Maria Cazalis senatariaren iritziz, Estatuaren botereak “modu errealean banatuta egongo balira” alderdi politikoek tresna honi eman diezaioketen erabilera txarra konponduta izango litzateke. “Botereak modu errealean banatuta egongo balira ez zen beharrezkoa izango hautatu publikoak babestea”, azaldu du senatari jeltzaleak.
Cazalisek gogoratu duenez, aberrazioa da ordezkari politikoen delituak epaitu beharko lituzketen epaileak Epaitegi Gorenekoak direla, hain zuzen ere alderdi politikoek hautatzen dituzten Botere Judizialeko Kontseilu Orokorreko epaileak.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19