Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2016/03/30

PPk proposatutako neurri sozialak “propagandazkoak” eta “sinesgarritasunik gabekoak” direla dio Ahedok

Euzko Abertzaleak Taldearen iritziz, kosturik izango ez duten neurri “oso orokorrak eta oso gutxi garatutakoak ezer ez dutela egingo” esan nahi du.

rss Ezagutzera eman
PPk proposatutako neurri sozialak “propagandazkoak” eta “sinesgarritasunik gabekoak” direla dio Ahedok

ARGAZKIA JAITSI

Euzko Abertzaleak Taldeko Nerea Ahedo senatariak Talde Popularrak politika sozialen inguruan proposatu dituen neurriak propaganda hutsa direla gaitzetsi du. Gehiengo osoarekin agintean izan den lau urteetan “pobrezia eta desberdintasuna nabarmen gehitu” direla gogoratzeaz gain, Ahedoren esanetan, PPk aurkeztu dituen bederatzi neurriak “oso orokorrak eta oso gutxi garatutako propaganda elektorala dira”.

‘Popularrek’ aurkeztutako argudio guztiak bertan behera utzi ostean, Osasun eta Gizarte Zerbitzuetako Batzordearen bozeramaile jeltzaleak koste ekonomikorik izango ez duen ekimena “sinesgarritasunik gabekoa” dela iritzi dio. “Zuek esaten ari bazarete ez duela inolako kosterik izango, horrek esan nahi du ez duzuela ezer egingo; beraz, ez iezaguzue denbora galarazi, hainbat gauza daukagu egiteko-eta”, aurpegiratu die senatariak.

Beste behin, eskuduntzak kontuan hartu behar dituela gogoratu dio EAJk gehiengoa duen Talde parlamentarioari. “Euskadiko lurralde historikoek eskumen esklusiboa dute gizarte gaietan; ez dut antzeman zuen mozioan, ezta diskurtsoan ere, kontuan hartzen denik nork izango duen eskuduntza, berari egokituko zaiolako gestionatzea”, azpimarratu du Ahedok. Senatariak ziurtatu duenez, ez dio inoiz babesik emango “birzentralizazioaren zurrunbiloan eskuduntzaren bat hustu nahi duen inori”.

Ezagutu Gure Senatariak