Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2016/03/30

Gallastegi Ceuta eta Melillako kontroletan immigranteak ‘berotan’ bueltatzearen kontra azaldu da

Euzko Abertzaleak Taldearen iritziz, 2015ean onartu zen Xedapen Gehigarria Espainiak sortutako kanporatze eta itzultze prozeduraren kontra eta nazioarte mailan hartutako konpromisoen kontra egiten du.

rss Ezagutzera eman
Gallastegi Ceuta eta Melillako kontroletan immigranteak ‘berotan’ bueltatzearen kontra azaldu da

ARGAZKIA JAITSI

Estatu espainiarrak Ceuta eta Melillako kontrol eremuetan immigranteak ‘berotan’ bueltatu ahal izatearen aurka azaldu da Senatuko Euzko Abertzaleak Taldea. Jeltzaleek Barne eta Defentsa Batzordeko bozeramaile den Victoriano Gallastegiren bitartez jakinarazi dute euren posizioa. Senatari gipuzkoarraren esanetan, 2015ean onartu zen Espainian atzerritarren eskubide eta askatasunak eta haien integrazio soziala jasotzen duen Xedapen Gehigarriak “Espainiak sortutako kanporatze eta itzultze prozeduraren kontra eta nazioarte mailan hartutako konpromisoen kontra egiten du”.

Jeltzaleak Podemos Taldeak aurkeztutako mozio baten eztabaidan jakinarazi du bere iritzia; bertan Gobernuari hiri autonomoetan immigranteekin egiten zaizkien kontrolen inguruan neurriak har ditzan eskatzea proposatzen zitzaion Goi Ganberari, baina Talde Popularraren gehiengoak bertan behera bota du eskaria.

Senatari gipuzkoarrak bere aldeko iritzia agertu du Guardia Zibilari eskatu dakion pertsona hauek Marokoko Erreinuari zuzenean itzul ez ditzan, eta atzerritarrei buruz Espainiako arautegiak kanporatze edo itzultzeetarako dituen prozedurak bete daitezela. Era berean, babes eta giza baliabideen nazioarteko arautegiaren eta arabera jokatzea ere eskatu du, pertsona guztiei prozedura horiek jarraitu ahal izatea eskainiz.

Ezagutu Gure Senatariak