Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2016/04/04

EAJk AHTaren ‘Bergarako korapiloan‘ lanak gauzatzeko egutegi “finko eta argia” zehaztea exijitu du

Euzko Abertzaleak Taldeak mozioa aurkeztu du gaur Senatuan hartutako konpromisoak ez betetzeko dagoen arriskua saihestuko duten irtenbideak bilatzeko.

rss Ezagutzera eman
EAJk AHTaren ‘Bergarako korapiloan‘ lanak gauzatzeko egutegi “finko eta argia” zehaztea exijitu du

ARGAZKIA JAITSI

Euskadin Abiadura Handiko Trenaren proiektuaren egoera errealari buruz “helarazten diguten argazkia” kontuan hartuta, Senatuko Euzko Abertzaleak EAJ-PNV Taldeak ‘Bergarako korapiloan’ gauzatu behar diren lanen egutegi “finko eta argia” zehaztea exijitu du, bertan egin beharreko guztiak nola eta noiz egingo diren finkatzeko.

Maria Eugenia Iparragirrek mozioa aurkeztu du Goi Ganberan joan den astean Ana Oregi Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak azaldu zuen ardura bere eginez. Oregiren iritziz, aipatutako ‘korapiloa’ Abiadura Handiko Trenaren proiektuak Euskadin duen “gune kritikoa” da.

Senatuan Sustapen Batzordeko ordezkari jeltzaleak “errealitatea egoskorra” dela nabarmendu du “egitasmoa bi abiadura desberdinekin” doala aurrera azaldu duenean, Gipuzkoako zatiena eta  Espainiako Gobernuaren ardurakoak diren zatiena, hain zuzen ere. Azken hauen inguruan aurreratu duenez, “epe laburrean erantzun egoki bat eman ezean, behin eta berriro hartutako erantzukizunak ez betetzea ekarriko luke”.

Iparragirrek gogoratu du Estatuko Administrazio Orokorrak, Eusko Jaurlaritzak eta ADIF-ek lankidetza hitzarmen bat sinatu zutela 2006ko apirilean zeinen bitartez, Eusko Jaurlaritzak proiektuen erredakzioari eta Bergarako 9,00 puntu kilometrikotik Irunerainoko Gipuzkoako adarraren plataformaren eraikuntzari ekiten dion. Bitartean, Irunerako sarbideei dagokien tartea, “Euskal Y-aren” txosten informatiboan barneratua ez dagoena eta nazioarteko loturaren parte dena, Sustapen Ministerioak garatuko duela. Gainera, ADIF trenbidearen muntaketaz, elektrifikatzeaz, seinaleztapenaz eta komunikazioez gain, gainerako instalazioez ere arduratuko da linea guztian zehar.

Ezagutu Gure Senatariak