Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2016/04/05

Bildarratz, ponente gaur “Gardentasun eta Herritarren Parte hartze” mintegian

EAJren senatariak nabarmendu duenez, gardentasunak legitimitate eta konfiantza gehiago ematen du, eta beharrizanak antzeman eta irtenbideak bilatzen laguntzen du, elkarren arteko erlazioa dagoelako.

rss Ezagutzera eman
Bildarratz, ponente gaur “Gardentasun eta Herritarren Parte hartze” mintegian

ARGAZKIA JAITSI

Senatuko Euzko Abertzaleak Taldeko eta Goi Ganberaren Gardentasun eta Gobernu Onaren Kontseiluko ordezkari den Jokin Bildarratz ponente izan da gaur “Gardentasun eta Herritarren Parte hartze” mintegian.

Senatari jeltzalearen iritziz, gardentasunak demokrazian sakontzea ahalbidetzen du, “konfiantza eta legitimitate gehiago ematen duelako, eta beharrizanak antzeman eta irtenbideak bilatzen laguntzen duelako, politikari eta herritarren arteko erlazioa dagoelako”. Jakinarazi duenez, politikarien jokabidea garrantzitsua da gardentasuna eskaintzerakoan, honek “gestio hobea dakarrelako ondorio moduan; exijentzia handiagoak egunetik egunera hobetzera eramaten zaituelako”.

Parte hartzea ere nabarmendu du Bildarratzek gobernu onak ezinbestean izan behar duen zutabeen artean. Parte hartzea sustatzeaz gain, gobernu on batek “herritarren arduren aurrean sentiberatasuna erakutsi, zuzenbideari lotuta egon, ekonomikoki eraginkorra izan, akordioak bilatu eta bidezkoa izan behar du”, bere esanetan.

Informazioa helarazteko tresnei dagokionez, senatari jeltzalearen ustez “ezinbestekoa da Administrazioak eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan eskaini behar die herritarrei nahi duten informazioa jasotzeko aukera”.

Bere hitzaldian, CISen azken azterketan jasotako datuak gogoratu ditu, zeinetan herritarren lehen arduren artean politikariak eta ustelkeria agertzen diren, langabeziaren ostean baina ekonomiaren aurretik. Aipatutako lanean, galdetutakoen %70ek egoera politikoa txarra edo oso txarra dela erantzun zuten. “Ezinikusi handia dago; gardentasuna eskaera bat da”, nabarmendu du.

Bildarratzekin batera, hainbat adituk hartu dute parte mintegian; besteak beste: Esther Arizmendi, Gardentasun eta Gobernu Onaren Kontseiluko presidentea; edo Pilar Cortés, Kongresuko ordezkaria Kontseiluan; hainbat erkidego eta udaletako arduradunekin batera. Ehun jarraitzaile inguruk jarraitu dituzte jardunaldiak Madrilgo Administrazio Publikoko Institutu Nazionalaren Areto Nagusian.

Ezagutu Gure Senatariak