Prentsa Aretoa
2016/04/13
EAJk Senatuaren babesa lortu du AHTaren lanei amaiera eman ahal izateko aurrekontua bermatzeko
Euzko Abertzaleak Taldeak talde gehienen atxikimendua lortu du, PPrena barne, honenbestez, lanak 2019an amaituko zirela iragartzen zuen egutegia ontzat emanez.
Senatuak Bergarako korapiloa aurreikusitako epeetan amaitu eta Euskal Y-aren gainontzeko zerbitzua funtzionamenduan jartzeko martxan jarri dituen lanak sustatzen jarrai dezala eta horretarako beharrezkoa den esfortzu inbertitzailea egin dezala eskatuko dio Estatuko Gobernuari.
Hauxe da EAJk Goi Ganberako Osoko Bilkuran gaur lortu duen konpromisoa (talde guztien babesa izan du, Podemos eta DiL Taldeen abstentzioa izan ezik) Sustapen Ministroak aurreikusi zituen lanen epea finkatzeko eskatzen zuen mozioaren eztabaidan. Ana Pastorrek proiektua 2019rako amaituta egongo zirela jakinarazi zuen eta, gehiengoa duen taldearen babesa ikusita, Alderdi Popularrak ontzat ematen ditu Sustapeneko arduradunak iragarritako epeak.
Aipatutako esfortzu inbertitzailea Estatuko Aurrekontu Orokorretatik eta euskal Kupoaren bitartez egingo da, eta Atlantikoko trenbide ardatzarentzako “ezinbesteko giltzarri” den proiektua amaituko dela bermatuko du; hain zuzen ere, Europako Batasuneko lehentasunezko proiektuen artean hirugarren zenbakia duen adar atlantikoaren parte den hau, “83 milioi pertsonarentzat onura zuzena ekarriko duena”, Maria Eugenia Iparragirreren esanetan.
Sustapen Batzordean EAJren bozeramailea den Iparragirre lasaituta geratu da bere mozioak izan duen erantzunarekin, izan ere, helarazten ari zen AHTaren proiektuaren egoera errealaren argazkia ardura handiz ikusten zuelako, batez ere Bergarako korapiloa moduan ezagutzen den zatiaz.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19