Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2016/04/20

Bildarratzen iritziz, paradoxa bat da Estrasburgoraino joan behar izatea Gobernuari galdera bat egin ahal izateko

EAJren senatariak Gobernuari Kontrola egiteko saio bitxi honetan parte hartu du Europako Kontseiluaren batzarraren barruan.

rss Ezagutzera eman
Bildarratzen iritziz, paradoxa bat da Estrasburgoraino joan behar izatea Gobernuari galdera bat egin ahal izateko

ARGAZKIA JAITSI

Jokin Bildarratzek, Senatuko Euzko Abertzaleak Taldeko bozeramaileak, Gobernuko kide bati galdera bat egin ahal izateko diputatu eta senatariek Estrasburgoraino joan behar izatea paradoxa bat dela azpimarratu du, Estatu espainiarrean egin izan ez dutenean.

Senatari jeltzaleak, Europako Kontseiluan Espainiako delegazioko kide titularra denak, Gobernuari Kontrola egiteko saio bitxi honetan parte hartu du, Espainiako lurraldetik kanpo izanagatik, Jose Manuel Garcia-Margallo Kanpo Gai eta Lankidetza ministroa Europako Kontseiluaren parlamentuko bileran izan delako.

Garcia-Margallok, iazko uztailaren 7tik Senatura joan ez denak, jardunean dagoen Gobernuak jarraitzen duen irizpidea mantentzen du Kongresu eta Senatuko kontrol ekimenetara ez agertzeari dagokionez, haien konfiantza ez dutela jaso aitzakiatzat jarriz.

Ezagutu Gure Senatariak