Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2016/04/26

Ahedok lan-bizitza eta familia bateragarri egiteko proposamenekin ez fribolizatzea eskatu dio Talde Popularrari

EAJren senatariak gogoratu duenez, PPk antzeko terminoan egindako proposamenak alde batera utzi ditu edota helburu horren aurka doazenak onartu ditu.

rss Ezagutzera eman
Ahedok lan-bizitza eta familia bateragarri egiteko proposamenekin ez fribolizatzea eskatu dio Talde Popularrari

ARGAZKIA JAITSI

Euzko Abertzaleak Taldeak “serioan eta fribolitaterik gabe” hitz egitea eskatu dio Talde Popularrari hauek Gobernuari lan-bizitza eta familia bateragarri egiteko lan ordutegi arrazionalak sustatzeko neurriak har ditzan aurkeztu duen proposamenari dagokionez. Nerea Ahedoren hitzetan, “botoren bat urratzeko ekintza deigarria” baino ez da, izan ere, Alderdi Popularra, bere iritziz, “hauteskunde kanpainan dago, eta mozio hau beste iragarki bat baino ez da”.

Lan eta Gizarte Segurantza Batzordeko bozeramaile jeltzaleak deitoratu egin du PPk proposamen hauek egitea azken urteotan helburu horretan planteatutako proposamenak alde batera utzi dituenean. Horrela, ordutegiak arrazionalizatzeko, bateratzeko eta erantzukidetasunerako Kongresuko azpibatzordean gaur planteatutako proposamenak planteatu ziren 2013an, ordutegia, jardunaldi malguak edota aitatasun eta amatasun baimenak bezala, eta “De Guindos ministroak argudiatu zuen neurri hauen ondorio ekonomikoak eta sozialak aztertu behar zirela; harrez gero, kaxoi batean sartu zuten eta beste inoiz ez da horren berri jakin”.

Joan den asteazkenean Moneo diputatu ‘popularrak’ arinkeriaz ezin dela horrelako erabakirik hartu esan zuen antzeko ekimen baten aurrean, duen garrantzi eta eragin ekonomikoarengatik, edo parte hartzen duten aktoreen parte hartzea beharrezkoa delako, edo orduan Ciudadanos alderdiak egindako proposamena asmoak azaltzeko baino ez zela. “Gaur ez al da horrela?”, galdetu du EAJren ordezkariak. Ahedok ez du PPren mozioaren puntuak baloratu nahi izan, “hain serioa den gai batekin ez dugulako fribolizatu nahi”.

Alderantziz, Ahedok Alderdi Popularrak azken urteotan bateratzearen aurka zuzenean eragiten duten erabaki batzuk gogoratu nahi izan ditu: Dependentzia Legea, hezkuntzan egindako murrizketak edota lan erreforma bezalakoak.

Ezagutu Gure Senatariak