Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2016/04/26

Senatua tentsionatzeko eta hauteskundeen aurrean alderdi politikoak proban jartzeko erabili izana aurpegiratu dio Bildarratzek PPri

EAJren bozeramaileak “bete nahi ez dituzten legeen aurrean intsumisoak” direla esan die ‘popularrei‘ Espainiaren batasunari buruz eztabaidatzen zen mozioan.

rss Ezagutzera eman
Senatua tentsionatzeko eta hauteskundeen aurrean alderdi politikoak proban jartzeko erabili izana aurpegiratu dio Bildarratzek PPri

ARGAZKIA JAITSI

Jokin Bildarratzen iritziz, “azken osoko bilkura hau Ganbera tentsionatzeko eta hauteskundeen aurrean PSOE eta gainontzeko alderdi politikoak proban jartzeko erabili du Alderdi Popularrak; boto ziztrin batzuk lortzeko”. EAJren bozeramailearen esanetan Alderdi Popularrak Espainiaren batasunaren alde eta espainiar guztien berdintasunaren alde aurkeztu duen mozioa “estrategia bat” izan da.

Senatari jeltzaleak ziurtatu du Talde Popularrak Goi Ganbera eta politika “kaskarkeriaz” bete duela, eta eurak direla legea euren beharrizanen arabera betetzen dutenak.  “Bete nahi ez dituzuen lege guztien aurrean intsumisoak zarete; sistemaren aurkakoak zarete”, aurpegiratu die. Gernikako bonbardaketa gaur 79 urte izan zela gogoratu ostean, Bildarratzek Memoria Historikoaren Legeaz jardun du. “Rajoyk harroputz onartu zuen publikoki lege honi euro bakar bat ere ez diola eskaini”, gogoratu du.

Aipatutako legeaz gain, Bildarratzek Estatuko Gobernuak Gernikako Estatutua bete gabe jarraitzen duela eta ‘popularrek’ Konstituzioaren VIII Tituluari ezetz bozkatu ziotela gogoratu du. Horregatik, Senatuan gehiengoa duen Taldeari Estatutua beteko duen ala ez, eta Espainia Estatu nazioanitza dela onartzen duen ala ez erantzun dezala eskatu dio.

Ezagutu Gure Senatariak