Prentsa Aretoa
2016/04/27
Gallastegiren iritziz, ezinbestekoa da administrazio lokala arrazionalizatzeko legeak Euskadiren berezitasuna errespetatu dezala
Victoriano Gallastegiren iritziz, “foru erregimena globalki onartzea ezinbesteko baldintza da Administrazio Lokalerako beste legeren bat egiterakoan”.
Horrela jakinarazi du senatari jeltzaleak administrazio lokala arrazionalizatzeko eta jasangarri egiteko egun indarrean dagoen legea derogatzeko Alderdi Sozialistak aurkeztu duen mozioaren inguruan eztabaidatzerakoan. Bertan, Euzko Abertzaleak Taldearen abstentzioa argudiatu du, “indarrean dagoen legeak euskal marko normatiboaren desberdintasunari eta berezitasunari erantzuna ematen diela” gogoratuzº.
Nahiz eta onartu egungo legea “ez dela Euzko Abertzaleak Taldeak egin nahi izan zuena”, eta “bere garaian bertan txertatu beharreko zenbait gai falta zituela ikusten genuen”, senatari jeltzalearen arabera, arauaren testua eta aplikazioa “ez dira arazo bat euskal lurralde historikoentzat sistema foral eta lokala garatzerakoan”. Bere esanetan, “lege honetan aurreikusi genuen helburua bete genuen, foru erreserba gordetzea. Esparru lokalean, Euskadin eta Nafarroan beste sistema bat dugu Estatuko gainontzeko lurraldeekin alderatuz, udalek beste erakundeek delegatutako eskuduntza propioak jaso ahal izango dutelako”.
Zentzu honetan, Gallastegik Euskadin oraintsu onartutako Erakunde Lokaletako Udal Legea gogoratu du; honek, Gernikako Estatutua, Itun Ekonomikoa eta Lurralde Historikoen Legearekin batera, “Euskadiren barne arkitektura instituzionala burutzen du”. Bere iritziz, “udal autonomiaren oinarrizko alde bi antolatzen dituen testu integrala da: eskuduntzak eta finantzazioa. Horrela, erakunde lokalen jasangarritasun finantzariorako eredu propioa sortzen du, udalek aipatutako eskuduntzak modu eraginkor eta jasangarrian gauzatzea bermatzen duen eredu propioa”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19