Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2016/04/27

Errefuxiatuen krisi humanitarioan adingabekoei arreta jartzeko dagoen beharra azpimarratu du Bildarratzek

Europar Batasunerako Batzorde Mistoak Estatuko Gobernuak errefuxiatuei lehentasuna eman diezaien eskatzeko agiria onartu du, PP, ERC eta Compromis Taldeen abstentzioarekin.

rss Ezagutzera eman
Errefuxiatuen krisi humanitarioan adingabekoei arreta jartzeko dagoen beharra azpimarratu du Bildarratzek

ARGAZKIA JAITSI

Europako Batasunerako Batzorde Mistoan Euzko Abertzaleak Taldeak duen bozeramaileak Europan azken hileotan sartzen ari diren adingabekoen desagertze masiboetan jarri du arreta. Horrela, PP, ERC eta Compromis Taldeen abstentzioarekin izan arren, Batzordeak onartu duen agirian Gobernuari eskaera egiten zaio errefuxiatuen egoera gestionatzeari lehentasuna eman diezaion; izan ere, egiten ari den eraginkortasunik gabeko kudeaketaren eraginez –hain zuzen ere, Bruselak horixe jakinarazi zion Estatuko Gobernuari- hainbat errefuxiatuk formalak ez diren bideak hartzen dituzte eta mafiak horretaz baliatzen dira.

Jokin BIldarratzek gogoratu duenez, Europolen arabera 10.000 haurren kontrola galtzen da Europara sartzerakoan, eta Missing Children Europek ziurtatzen duenez, Hungarian sartzen diren haurren %90,95, Eslovenian sartzen direnen %80 eta Suedian sartzen direnen %70 –hauek, astero- desagertu egiten dira. “Asko antolatutako krimenaren biktimak dira eta, jakina, haurrak heltzen direnean kontrol gabezi handia dago; horietako beste asko, arrazoi desberdinengatik desagertzen dira, tartean Dublin III Arautegiarekin ematen diren atzerapenengatik. Hau da, transakzionatu dugun emendakinean errealitate honi erantzuna eman nahi diogu”, gehitu du Bildarratzek.

Bestalde,jeltzaleek Talde Popularraren proposamena atzera bota duen gehiengoarekin bat egin dute. Bildarratzen arabera, Alderi Popularra ez da egoeraren diagnostiko zuzena egiten ari. “Euren agiriak oso hutsune garrantzitsuak ditu: adingabeko errefuxiatuak ez ditu aipatu ere egiten, ezta itsasoan salbamendu lanak ezartzea ere; gainera, asiloa eskatzen dutenentzako bide legal eta seguruak antola daitezela bilatu beharko luke, ikasle errefuxiatuei emateko 500 beka sortzea eskatu beharko luke, eta Europako 2001/55 Zuzentaraua aplikatzea eskatu beharko luke, behin behinekoz asiloa ematea jasotzen duen araua, Estatu espainiarrean Errege dekretu bitartez transposizioa izan zuena.

Ezagutu Gure Senatariak