Prentsa Aretoa
2016/04/27
Iparragirrek eskola-jazarpenaren aurrean Euskadik duen jokabide gidaren balioa aldarrikatu du
EAJren senatariak eskatuta, joera sexualarengatik edo genero identitatearengatik eskola eremuan izaten den jazarpenari aurre egiteko protokolo espezifikoa “horrelako tresnarik ez duten Autonomia Erkidegoentzako erreferentzia” moduan jasotzea onartu da Osoko Bilkuran.
Maria Eugenia Iparragirrek eskolan ematen diren jazarpenen aurrean Euskadiko ikastetxeek jarraitzen duten jokabide gida aldarrikatu du eta Senatuko Talde Mistoak aurkeztu duen mozio bat aldatzea lortu du bere balioa eta indarra argi agerraraziz. EAJren senatariak eskatuta, joera sexualarengatik edo genero identitatearengatik eskola eremuan izaten den jazarpenari aurre egiteko protokolo espezifikoa “horrelako tresnarik ez duten Autonomia Erkidegoentzako erreferentzia” moduan jasotzea onartu da Osoko Bilkuran.
Beste behin, Euzko Abertzaleak Taldea adi egon da Euskadiri dagokion eskuduntzak urratuko lituzkeen arlo bat zaintzeko, honako hau hezkuntzari dagokiona; izan ere, Estatu osoan balioa izatea jasotzen zuen Senatutik egiteko den protokolo honek.
Horrez gain, Iparragirre senatariaren iritziz, jazarpen kasu bakoitzeko protokolo bana egin beharrean, ikastetxeen benetako errealitatearekin hobeto egokituko litzateke jazarpen tipologia bakoitzaren prebentzioa eta tratamendua zelan egin dagoeneko existitzen den protokoloari gehitzea; horrela, aipatutako gidak kasu guztien benetako tratu integrala jasoko luke.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19