Prentsa Aretoa
2016/06/05
Mikel Legarda: “EAJ-PNVk bestelakoa dela erakusten du, marra berdeak baino ez ditu jartzen”
Zabalgana auzoak hartu du talde jeltzaleak Araban E-26ko hauteskundeei begira Kongresurako eta Senaturako proposatuko duen hautagaitza aurkezteko egin duen ekitaldia
Argazkiak...
EAJ-PNVk gaur goizean Gasteizko Zabalgana auzoan aurkeztu ditu, talde jeltzaleak E-26ko hauteskundeetara Arabatik aurkeztuko dituen hautagaitzak. Kongresuko zerrendaburu Mikel Legardak adierazi duenez “EAJ-PNVren aukerak diferentzia markatzen du,gorabeherarik gabe, tolesdurarik gabe, marra gorririk gabe. EAJ-PNVren aldetik marra berdeak baino ez ditugu jartzen, elkartzen gaituzten marra . Pertsonen zerbitzura jartzen ditugun marra berdeak. Konfiantza, konpromiso eta fideltasun baloreak diren marra berdeak”. Legardak EAJ-PNVren jardunarekin alderatu ditu Espainiako lau indar politiko handiek Madrilgo gobernua eratzeko prozesuan marratu dituzten marra gorriak, hauteskundeak berriro errepikatzeko beharra ekarri dutenak.
“Inkomunikazioa egon da, desadostasuna egon da, iskanbila, blokeoa, norberekeria eta egozentrismoa egon da, marra gorriak ere bai, ustelkeria kasu gehiago. Azken 5 hilabeteotan gauza asko gertatu dira baina bat ere ez da ona izan. Hauts haietatik etorri dira lokatz hauek, lokatz hau. Egonkortasun ezaren lokatza. Gobernagarritasun ezaren lokatza. Justifikatzerik ez dagoen hauteskundeen errepikapenaren lokatza. Eta, hauteskundeak errepikatzeko behar honek berriro ere garamatza irtenbiderik gabeko zulora. Jarrera berberak ikusten ditugu, berriro ere marra gorri horiek. Ematen du Espainiako lau alderdi handiek ez dutela aldi honetan guztian ezer ikasi” deitoratu du Kongresurako arabar zerrendaburuak.
Senaturako hautagai Almudena Otaola ondoan izan duela, Legardak arabar eta gasteiztar gizarteei proposatu die beren botoarekin “ezberdinak direla erakustea” “ gure gizartea bestelakoa delako; gauzak era ezberdin batez egiten ari garelako; politika egiteko beste modu bat dagoelako, lasterbiderik gabe, hitzaren bidez, elkarrizketaren bidez, jendea konbentzituta eta akordioetara iritziaz; erakundeen egonkortasuna, gobernagarritasuna, gure ideario politikoaren parte bat delako. Horretan ere, EAJ-PNVk diferentzia markatzen du, gu arazoak konpontzeko gaudelako, ez arazoak sortzeko”.
Araba Buru Batzarraren presidente José Antonio Susok, bere aldetik, zera adierazi du bigarren hauteskunde hauek egin beharrak suposatzen duen porrotaz “ komunikabideak hauteskundeen ondorengo egunerako mezuez josita dagoz: nork norekin hitzartuko duen eta zer baldintzatan egingo duen. Itxurak eta plantak harropuzkeriak izkutatzeko, herritarren parte hartzetik eta zirkuluetatik sortu duela esan baina bere alderdia burdinazko eskuarekin gidatzen duenarena bezalakoa. Edo , bestela, botoen haztegia ongarritzen ari direnean, zergen beherapena aginduz, Europak beherapen hori eragotziko duela jakin dakiten arren. Beste batzuek munduari bira emateko bidaia hasi dute beren burua nabarmentzea bilatzen dutelako. Orain Venezuelan eta gero Bruselan. Baina, egitasmoak non geratu dira? Non daude proposamenak?.
“Ez dugu ahaztu behar” azaldu du Susok “gobernuak azken lau urteotan zuzenean eragiten diguten gaiak gehiengo absolutuaren mende jarri dituela. Gure herriari zilegitasun osoz dagozkion aldarrikapenen gainetik egin duen gobernua, aurrekaririk izan ez duen mugimendu birzentralizatzaileaz baliatuta. A-20aren ostean ere, funtzioko egoeran, gure Legebiltzarrak eta beste parlamentuek onartutako legeak auzitan jartzen segitu du. Hori bai, Kongresuaren kontrola saihestuz”.
Araba Buru Batzarraren presidenteak EAJ-PNVk arabar emakume eta gizonen interesen defentsarekin, Madrilen euskal herritarren interesak aldeztearekin duen konpromisoa berretsi du. “Konfiantza osoa izan dezakezue EAJ-PNVrengan, lehenagokoetan izan duzuen bezala”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/26
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19