Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2016/06/08

Euskadirentzako onuragarriak diren akordioetara heltzeko EAJk duen gaitasuna goraipatu du Cazalisek

Senaturako hautagai jeltzaleak EAJk negoziaziorako beti azaldu duen jarrera ‘lau handiek‘ demokraziari erakutsi dioten errespetu faltarekin alderatu du

rss Ezagutzera eman
Euskadirentzako onuragarriak diren akordioetara heltzeko EAJk duen gaitasuna goraipatu du Cazalisek

ARGAZKIA JAITSI

Senaturako hautagaia den Jose Maria Cazalisek Euskadirentzako onuragarriak diren akordioetara heltzeko duen gaitasuna goraipatu du; lana sortzeko eta egoera ekonomikoa, laborala eta soziala hobetzeko ezinbestekoak diren akordioetara”. Alderdiaren Bizkaiko hautagaitzen aurkezpenean egin duen hitzaldian, senatari lekeitiarrak jeltzaleek akordioaren alde beti izaten duten jarrera “lau handiek -PP, PSOE, Ciudadanos eta Podemos - demokraziari erakutsi dioten errespetu faltarekin” alderatu du.

Lau alderdi nagusi hauek azken hileotan “demokraziarekin jolasean” ibili direla aipatu ostean, Euskadi euren diskurtsoetan erabat baztertu dutela gogoratu du Cazalisek, nahiz eta, bere esanetan, badute prest agenda ezkutu bat Euskadirentzako: “inboluzioa, LOAPA, birzentralizazioa, Kontzertua deuseztatzea, Kupoa gehitzea, epai errekurtsoak, banderen inposizioa, galdeketak debekua…” aipatu ditu. Haien agendek, laburbildu duenez, “Euskadi errealitate historiko eta subjektu politiko moduan zapaltzea dute helburutzat. Astiro eta isilean, PPk eta PSOEk egin ohi duten moduan; indarrez, Ciudadanosek planteatzen duen moduan; edo kolapsatu arte makaltzen utziz, Podemosen jokabideari jarraituz”.

Horren aurrean, senatari bizkaitarrak EAJk talde sendoa izatea eskatu du, bai Senaturako bai Kongresurako, “gure eskubide historikoak defendatzeko, gure autogobernuaren etengabeko hobekuntza defendatzeko; EAJk egunero-egunero egiten duen lana”. Cazalisek gogoratu duenez, Parlamentuan zein telebistan hainbat orduko hitzaldi, elkarrizketa edota tertulia izan diren arren, “Euskadirentzat ez dugu proposamen zehatz bakar bat ere entzun, Aitor Estebanenak eta EAJrenak izan ezik: guk ezagutzen dugu gure herria, badakigu zer behar dugun, besteak beste, gure herriko arlo instituzional eta sozial guztietan EAJren jendea dagoelako lanean. Horregatik ditugu Euskadi eraikitzen jarraitzeko proposamenak. Gure lanarekin, bai Madrilen bai guregan eragina izan ahal duen edozein esparrutan. Izan ere, guk ez badugu egiten, ez du inork egingo”, ziurtatu du.

 

Ezagutu Gure Senatariak