Prentsa Aretoa
2016/06/15
Legardak eta Otaolak "nekazal politikak hurbilen dauden erakundeen eskuduntza izatea" aldezten dute "Gobernu zentralisten esku sartzerik gabe"
EAJ-PNVren Arabako zerrendaburuek esan dute nekazal sektorea "estrategikoa" eta "ezinbestekoa" dela "arabar gizartearen garapen harmoniko eta iraunkorra lortuko badugu" eta sektorea "gazteentzat erakargarri egitea" aldarrikatu dute.
-
Otaola: "Nekazal politikak herritarrengandik gertuen dauden erakundeen esku egon behar dira" 2016/06/15
Almudena Otaola. Ekitaldia Páganos-Guardia (2016-06-16))
HITZALDIA - 2016/06/15Mikel Legarda. Ekitaldia Páganos-Guardia (2016-06-15)
HITZALDIA - 2016/06/15
Mikel Legarda eta Almudena Otaolak, hurrenez hurren, Diputatuen Kongresurako eta Senaturako EAJ-PNVren hautagaiek, gaur goizean azpimarratu dute nekazal politikak "herritarrengandik hurbilen dauden erakundeen eskuduntza" izan beharko lukeela eta ez litzatekeela "Gobernu zentralisten esku sartzerik" egon behar. "Lege dekretuak eta gehiengo absolutuak gure autogobernua eragozteko baliatzen dituzten gobernuena, hain zuzen. Eta zentralismo horrek ere eragin kaltegarria du Euskadiren eskuduntza diren politika publiko gehienetan". Nekazaritza sailburuorde Bittor Orozekin batera, Arabako hautagai jeltzaleek Arabako Paganos herrian egin den ekitaldi politikoan parte hartu dute gaur goizean. Biek zentzu berean hitz egin dute honakoa azpimarratuz: "EAJ-PNVrentzat nekazal sektorea sektore estrategikoa da, ezinbestekoa da arabar eta euskal gizarte osoaren garapen harmoniko eta iraunkorrerako". Ildo beretik esan duenez "azken aldian nekazal jarduna apurka-apurka bertan behera utzia izan da, eta egoera hori konpondu behar da sustapen politika egokiak abiaraziz gazteentzat sektore errentagarri eta erakargarria eraikitzeko".
Mikel Legardak esan du %20koa dela Arabar Errioxak Errioxa Jatorri Deiturak duen pisua. Horregatik, Diputatuen Kongresurako hautagaiak esan du ezinbestekoa dela "Arabar Errioxako ardogileek Jatorri Deitura honi egiten dioten ekarpena, bereizten gaituen ondare berezi gisa. Era berean aldarrikatzen dut gure kudeaketa propioa egin ahal izatea, sektore honi mundu mailan Arabar Errioxa izaten ahalbidetzeko eta , hori dena, bestelako Errioxa Deitura eredu baten barruan, integratzen dituen errealitate ezberdinak hartuko dituena eta haiekin lankidetzan, bereziki Arabako Errioxarekin”.
Horretarako, Legardak bi neurri hartzea planteatu du. Lehena “Jatorri Deiturari dagokion eskumena Euskadi,Errioxa eta Nafarroako Autonomi Erkidegoen ardurapean uztea, gaur egun Ministerioaren mende baitaude". Bigarrena "sektorearekin batera, kudeaketa eredu propioa egituratzea, eskudun diren erakundeekin lankidetzan eta babes komunari eutsiz Arabar Errioxaren jatorri deitura berezi eta propioa sortuz, Europan arrakasta duten beste deiturekin gertatzen den bezala”. Horretarako, esan du Legardak "Ardoaren oraingo Legea aldarazi beharko da eta mundu mailan arrakasta handiagoa duten ereduen egoerara egokitu beharko da eta bere berezitasunak azpimarratuz, beren balioa kontuan hartuz, oraingo eredu sozial eta ekonomikoa hobetuz, gure nekazal sektorearen bizitza kalitatea eta etorkizuna hobetzeko oinarriak ezartzeko”.
Almudena Otaolak,Senaturako arabar hautagaiak, Euskadiko eta Arabako hautesleriari eskatu die EAJ-PNVren aldeko boto probetxugarria ematea. “Madrilen euskal interesak aldezten ditugunon eta halakorik egiten ez dutenen arteko desberdintasuna markatuko duen botoa. Politika bestela egitearen aldeko botoa. Euskal agendaren aldeko botoa. Madrilen legebiltzar talde indartsua izateko botoa".
Politika mundura itzulita, Legardak azken zazpi hilabeteez esan duenez "hauteskunde kanpainari buruzko hauteskunde kanpaina" izan da. Gauza berberak behin eta berriz errepikatzen dira". Horregatik arabar hautesleriari eskatu dio "espainiar nahaspilaren amarruan, espainiar zentzugabekerian ez erortzea. Zazpi hilabete hauetan zarata asko izan dugu, baina emaitza gutxi", esan du Legardak.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19