Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2016/06/16

Iparragirre: "Aldea markatzea gure eskubidek mantentzea eta aregotzea da".

Maria Eugenia Iparragirreren iritziz, "aldea ez da PPk edo Podemosek gobernatzea, baizik eta herri moduan ditugun eskubideak, lortu ditugun helburuak, mantendu eta areagotu daitezela"

rss Ezagutzera eman
Iparragirre:

ARGAZKIA JAITSI

Gipuzkoatik Senaturako hautagaia den Maria Eugenia Iparragirrek hauteskundetan aurkezten diren beste alderdiekiko aldea markatzearen garrantzia azpimarratu du. Onda Vasca irratian egindako elkarrizketan iritzi dionez, “aldea ez da Podemosek edo PPk gobernatzea, baizik eta herri moduan ditugun eskubideak, lortu ditugun helburuak, mantendu eta areagotu daitezela”.

Iparragirreren iritziz, helburu hau bakarrik lortzen da EAJ-PNVk talde parlamentario indartsua baldin badu Kongresuan eta Senatuan. “Euskadiko herritarrek jakin behar dute eurentzako ona denak han jarraituko duela, eta orain arte bizi kalitatearen bermea izan dena mantendu egingo dela”. Bere esanetan, lau alderdi handiek “ez dute hau bermatzen, eurek bateratasuna baino ez dutelako bilatzean, nahiz eta maila jaisteko izan. Guk hainbeste urtetan kostatu zaiguna gutxienez  mantendu nahi dugu, eta hainbeste denboran zor zaigun horietan aurrera egin”.

PPk babesa beharko duela onartu izana pozgarria dela iritzi ostean, “nahiz eta legegintzaldi osoan euren gehiengo osoa inposatu” duten, Podemosen jarrera gaitzetsi du: “Erraza da inoiz gobernuan izan ez den alderdi batetik ehun urteko historia duen alderdi bati, hainbeste urtetan gobernuan izan den alderdi bati kritika egitea; baina eurak ere badoaz euren historia apurka-apurka egiten eta bagoaz ezagutzen zelakoak diren: nola aukeratzen dituzten euren bozeramaileak, nola errespetatzen dituzten eurek hartutako barne erabakiak… Errazagoa da kritikatzea gauzak egitea baino”.

Beste behin gogoratu du hauteskunde hauen helburua ez dela hainbeste Gobernuko presidentea aukeratzea, Gorteetan gipuzkoarren, euskaldunen, ordezkariak nortzuk izango diren aukeratzea baino. “Ekainaren 26an aukeratzen dena lau urtetarako izango da; lau urtetan guztion bizitza kalitatean eta ongizatean eragina izango duten hainbat erabaki hartzen dira. Hori ez da lortzen mikrofono bat hartu eta hitzaldi bat emanda, baizik eta lan eginda eta egun guztietan pertsiana altxatuz”.

Ezagutu Gure Senatariak