Prentsa Aretoa
2016/06/17
Legardak baieztatu du Madrilera joango dela "Estatuak bere konpromisoei eutsi diezaien eta Abiadura Handiko Trena Vitoria-Gasteizera lurpetik hel dadin"
Diputatuen Kongresurako Arabako zerrendaburuak eta Almudena Otaola, Senaturako hautagai arabarrak Gorteetan Arasur-Jundiz-Foronda ardatza sustatzeko lana egingo dutela hitzeman dute "aukera handia da merkantzien eta bidaiarien garraio sektorearentzat".
-
Otaola: "Madrilen egon nahi dugu talde parlamentari indartsu batekin, geureari eutsi nahi diogulako" 2016/06/17
Mikel Legarda. Ekitaldia Anguleman (2016-06-17)
HITZALDIA - 2016/06/17Almudena Otaola. Ekitaldia Anguleman (2016-06-17)
HITZALDIA - 2016/06/17
EAJ-PNV Madrilera joango da Espainiar estatuak Arabarekin eta Euskadirekin azpiegitura alorrean hartu dituen konpromisoak behingoz bete ditzan. Konpromiso hauen artean daude, nola ez, Abiadura Handiko Trena. Baina, talde jeltzalea ez da edozerekin konfirmatuko, ez. Abiadura handia Euskadira iristeak aukera historikoa suposatuko du eta ez herrialdeak ezta Vitoria-Gasteiz hiriburuak ere ezin dute aukera hau pasatzen utzi. Hori dela eta, Kongresurako eta Senaturako zerrendaburu arabarrak, Mikel Legardak eta Almudena Otaolak, gaur hitzeman dute beren indar guztiekin defendatuko dutela AHT Euskadiko hiriburura lurpetik iristea "Vitoria-Gasteizen goitik beherako eraldaketa izango da, gizatiarrago eta abegikorrago egiteko. Etorkizunera emandako jauzia izango da" esan du Legardak gaur goizean Anguleman ospatu den ekitaldi politikoan.
Ingurumen eta Herrialde Politikako sailburu Ana Oregi, Arabako ahaldun nagusi Ramiro Gonzalez eta Vitoria-Gasteizeko udaleko mugikortasun gaietarako zinegotzi Iñaki Prusilla ondoan izan dituztela, Diputatuen Kongresurako eta Senaturako arabar zerrendaburuek Madrilgo Gobernuari eskatu diote Euskadirekin azpiegitura gaietan hartutako konpromisoak betetzea, hauen artean Abiadura Handiko Trenaren inguruan hitzartutakoak: "EAJ-PNVk Estatuaren konpromisoa lortu du abiadura handia Euskadira 2019ra irits dadin. Eta gure helburua da Vitoria-Gasteizera ere iristea, gure hiria are gizatiarrago eta abegikorrago egiteko. Etorkizunera emandako jauzia izango da. Atzerapenik onartzen ez duen irtenbidea. Guztiz estrategikoa da gai hori adostea" esan du Mikel Legardak.
Diputatuen Kongresurako arabar hautagaiak salatu duenez "Madrilek Araba ahaztu du. Gure azpiegiturak ahazten ditu. Arabar herrialdea modernizatu beharra ahaztu du. Madrilen urte erdian presidentea nor den eta presidente ordea nor izango den eztabaidatzen aritu izan diren bitartean, EAJ lanean aritu izan da. Madrilen bigarren hauteskunde batzuetara eramatea erabakitzen zuten bitartean, EAJ lanean ari zen. Madrilen ezintasuna erakusten zuten bitartean, EAJk `akordio´ hitzaren balioa azpimarratzen zuen, hitzarmenak bilbatuaz egin dugu. Madrilen marra gorriak jartzen zituzten bitartean, EAJk marra berdeak jartzen zituen. Madril `OFF´ zegoen bitartean, EAJ `ON´ zegoen. Horregatik egon nahi dugu Madrilen legebiltzar talde indartsuarekin, geureari eusteko, bestelakoak garela erakusteko. Halaber, Legardak ildo beretik esan duenez "indar berberarekin defendatuko dugu Madrilen Arasur-Jundiz-Foronda ardatza bultzatzea, merkantzien eta bidaiarien garraioan aukera handia suposatuko duena. Araba eta Vitoria-Gasteizen ekonomiaren zutabeetako bat izango da”.
Arabar hautagaiak azaldu duenez "Espainiako lau alderdiek hauteskunde kanpaina pertsiarren merkatu bilakatu dutela ikusita, ezinezkoen eskaintza bihurtu duten kanpainaren aurrean, aldi berean zergak beheratzea eta murrizketak agintzen dituztela eta gastu sozialaren hazkunde ezinezkoa eragingo dutela hitzematen dutela ikusita, EAJ-PNVk marra berdeak jartzen ditu mahai gainean, Abiadura handiko trenaren linea berdeak, Europara lotuko gaituzten linea berdeak, gure industria eta ongizaterako lineak, egitasmo estrategiko diren linea berdeak".
“Euskal Agendak dena du jokoan" ohartarazi du Legardak. "Euskadik asko du jokoan. Horregatik mugitzen gara euskal erakundeen artean Madrilen Euskadiren interesak defendatzeko". Arabako hautagai jeltzaleak botoa eskatu du "EAJ-PNVk Madrilen legebiltzar talde indartsua izan dezan, gobernagarritasun aukerak blokeatzen dituen Espainiako lau alderdien arteko `catenaccio´ hori apurtzeko, elkarrizketa eta hitzarmen linea berdeak marratzeko, gure beharrizanek erantzuna jaso dezaten, Euskadi, Araba eta Vitoria-Gasteizen geroa arriskutan egon ez dadin".
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19