Prentsa Aretoa

2016/06/20

EAJ-PNVk pentsioen sistema Euskadira ekartzea eskatu du “guri dagokigulako” eta “bermatuagoak izango genituzkeelako”

Agirretxeak Espainiako gizarte politikak “oso kaxkarrak” direla salatu du.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk pentsioen sistema Euskadira ekartzea eskatu du “guri dagokigulako” eta “bermatuagoak izango genituzkeelako”

ARGAZKIA JAITSI

Gipuzkoatik Kongresurako eta Senaturako EAJ-PNVko hautagaiak, Joseba Agirretxea eta MªEugenia Iparragirre, Errenterian izan dira gaur goizean EAJren egitasmoa erakusteko eta pentsioetaz hitz egiteko. Beraiekin batera, besteak beste, Maite Peña, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako diputatua, izan da.

Kongresurako zerrenda-buru gipuzkoarrak, Joseba Agirretxeak, bi ideia adierazi nahi izan ditu gaur Maite Peñarekin batera egindako komunikazioan. Lehenik, pentsioen sistema Euskadira ekartzea eskatu du, estatutuan zehazten den bezala “guri dagokigulako eta gu kudeatzeko gai garelako”. Espainiako Gobernuaren jarrera ere salatu du, Euskadiren eskumena den hori transferitu nahi ez izateagatik. EAJ-PNVk, bai abenduan eta baita orain ere, bere programan du eskaera hau eta lortzeko “egingo dugu lan Madrilen” ziurtatu du Kongresurako hautagaiak. Gainera, Agirretxeak ohartarazi duenez, Espainiako Gobernua pentsio kutxa ustutzen ari da beste ordainketa batzuk egiteko.

Transferentziaren eskaera horrekin batera, alderdi batzuk defizitarioa izango litzatekeenaren beldurra zabaltzea kritikatu du, “jakin baidakite ez litzatekeela horrela izango”. Agirretxeak nabarmendu duenez “politika aktiboak egiteko gai bagara, politika pasiboak ere, gure kudeaketarekin, aurrera eramateko gai gara”. Zentzu horretan, Euskal instituzioak kudeaketa onaren adibide direla azpimarratu du. Eta gainera, “gure esku baleude, hobeto kudeatuko genuke eta euskaldunok bermatuagoak izango genituzke pentsioak” gehitu du Agirretxeak.

Bigarrenik, Espainiako Gobernuaren gizarte politika “oso kaxkarra” dela salatu du Kongresurako hautagiak. Adibide bezala, menpekotasunaren legea jarri du, Espainiak ez du betetzen bere ordainketa beharrekin eta Foru Aldundiek ordaindu behar dute hiritarrak zerbitzu gabe geratu ez daitezen. Agirretxeak adierazi duenez, euskal instituzioei esker, Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiak eta udaletxeak, euskaldunok gizarte zerbitzu hoberenetarikoak ditugu: “punta-puntakoak dira Euskadiko gizarte zerbitzuak Espainakoekin alderatuz”. 

Ezagutu Gure Senatariak