Prentsa Aretoa
2016/06/21
Ortuzarrek euskal hiritarrei ohartarazi die Espainiako lau alderdien estrategiak “hirugarren hauteskundeetara” garamatzala
Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak, Joseba Egibarrek eta Joseba Agirretxeak EAJ-PNVk Elgoibarren egin duen ekitaldi politikoan hitz egin dute gaur. “Hurkoari duintasuna eta zintzotasuna eskatzeko, nork bere buruari eskatu behar dio lehenik”, erantzun dio EBBren presidenteak Otegiri.
Andoni Ortuzar. Mitina Elgoibarren (2016-06-21)
HITZALDIA - 2016/06/21
Argazkiak...
Andoni Ortuzarrek Elgoibarren euskal hiritargo osoari ohartarazi nahi izan dio gaur: “Espainiako lau alderdiek gaur egur daramaten estrategiak, ezinbestean, hauteskundeak errepikatu behar izatera garamatza, eta hirugarrenak izango lirateke”. “Batzuk eta besteak boto probetxugarriarekin gora eta behera dabiltzan une honetan, nik esaten dizuet PP, Podemos, PSOE edo Ciudadanos taldeen alde bozkatzea alferrik galdutako botoa dela. Baliorik gabeko botoa euskal emakume eta gizonentzat. Gauzak gehiago nahasteko baino ez du balioko, hirugarren hauteskundeak egin behar izateko” ohartarazi du Ortuzarrek. “ Baina gu, EAJ, zenbat eta sendoago egon, orduan eta eraginkorragoak izango gara, gehiago presionatu ahalko diegu egin behar dutena egin dezaten, hau da, adostea eta gobernatzea. Eta Euskadi kontuan izan dezaten”. Hori izan da Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak gaur Elgoibarreko Foruen Plazara hurreratu diren EAJ-PNVren alderdikide eta alderdizaleei helarazi nahi izan dien mezua. Ortuzarrekin batera, ekitaldi berean hitz egin dute Joseba Egibarrek GBBren presidenteak eta Joseba Agirretxeak, Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburuak. Ekitaldia hasi baino lehen, mitinera bertaratutakoek minutu bateko isilunea egin dute dolumina agertzeko Vitoria-Gasteizen 63 urteko emakume baten hilketa dela eta.
Ortuzarrek euskal hiritargoari ohartarazi die “Lau fantastikoen” jarreraren kontra, eta gaur egun irtenbiderik eskaintzen ez duen gurpil zoroan tematuta daudela gogoratu du. “Ciudadanosek Rajoyri betoa jartzen dio eta PPk botorik gabe utzi nahi du Riveraren taldea. Sánchezek esan du beraiek ez dutela sekula ere gobernu popularra babestuko, eta Iglesias ere ez dutela inoiz presidente egingo. Azken honek sozialistak hondoratu nahi ditu. Eta, horrek, nora eramango gaitu? Hauteskundeak hirugarrenez egitera?” galdetu du jeltzaleen buruak. Ortuzarren esanetan espainiar alderdien alde bozkatzea “alferreko botoa da, berekoia. Beraien gauzen alde baino ez dute egiten. Ez dira jendeaz arduratzen, ezta beren arazoez ere. Guk ez dugu hirugarren hauteskunderik nahi, bigarrenak ere ez genituen nahi. Kasu egin izan baligute, euskal ereduari jarraiki egin izan balute, akordio batetara iritsiko ziren eta gaur egun gobernua egongo litzateke”. Ortuzarrek era berean salatu duenez Espainiako alderdiek “ahul daudenean baino ez dute ikasiko; beraz, botoaren bidez ahuldu behar ditugu, boto ezberdinarekin, Euskaditik geureari eutsiz, ezberdinak garela erakutsiz, Euzko Alderdi Jeltzalea bozkatuaz. Gu zenbat eta sendoago egon, eraginkorragoak izango gara, eta gehiago presionatuko ditugu egin behar dutena egin dezaten, hau da, adostea eta gobernatzea. Eta, jakina, Euskadi ere kontuan izan dezaten” gaineratu du. “Ahots propioarekin egingo dugu, bitartekaririk gabe, frankizia-alderdirik gabe, gure altzairu lantegiak aldezteko, gure arrantza sektorea, merkatariak eta autonomoak defendatzeko. Ikurrina gure bandera defendatuko dugu horrenbesteko konbenientzia-banderen aurrean. Euskadi defendatuko dugu, besteen artean berdintasun egoeran errespetatua izan nahi duen Nazioa”.
Ortuzarrek ez du Elgoibarreko hitzaldia amaitu nahi izan Arnaldo Otegik iragan igandean Iñigo Urkulluren eta Eusko Jaurlaritzaren kontra esan zituen salaketa larriei erantzun gabe. “Ematen du Ezker Abertzaleak ez duela bere lekua aurkitzen, eta gutxiago kanpaina honetan, eta gure kontura irabazi nahi duela. Baina gu ez gara beren amarruan eroriko”, salatu du jeltzaleen buruak. “Baina, gauza bat da onartuko ez dudana, eta hori da esan Euskadik gobernu eta lehendakari duin eta zintzoak behar dituela esan zuela. Euskadik baditu Lehendakari eta gobernu duin eta zintzoak. Iraganean izan zituen eta etorkizunean izango ditu. Hori da EAJren helburua. Baina, edozein kasutan, hurkoari duintasuna eta zintzotasuna eskatu baino lehen, nork bere buruari eskatu beharko dizkio”, amaitu du Ortuzarrek.
Gipuzkoatik Kongresurako hautagaia den Joseba Agirretxeak alderdi batzuk kritikatu ditu “uste dutelako, udara bezela, mundua, politika, dena, gaur jaio dela, beraiekin batera, ba oraindik umiltasun pixkatekin, aritu daitezela” esan die. Horren aurrean, EAJ-PNV “gure herria eraikitzen aspaldi hasi” zela nabarmendu du. Agirretxeak Unidos Podemos alderdia ere hizpide izan du, hauteskunde hauek “españolizatu” dituztela ziurtatu du “beraien diskurtsoan denak talde berdinean sartzen gaituztelako”. Alderdi honek banatu duen publizitatea ikusi besterik ez dagoela aipatu du Kongresurako hautagaiak, gaztelerazko bertsioan “Volver a España” jartzen duen horretan, euskaraz “etxera itzuli” jartzen baitu; “lotsa ematen dizue? Zein da zuen proiektua? Ze hipokresia da hau?” galdetu die.
EAJ-PNVren ibilbidea argia dela azpimarratu du Agirretxeak eta “gizarteak hori badaki eta nahiz eta batzuk saiatu, ezin da ezkutatu” gehitu du. Herri hau gora jasotzen, eraikitzen, instituzionalki antolatzen, Madrilen negoziatzen, industria politika, hezkuntza, osasuna, etab. sendotzen aritu diren bakarrak jeltzaleak izan direla gogorari die Agirretxeak gerturatutakoei: “hau da, aberria egiten” gehitu du. Urte luzez EAJ-PNVk denetarik entzun behar izana ere gaitzetsi du Joseba Agirretxeak, baina ez mendekurik ezta garaipenik ere nahi ez dutela jakinarazi du, “guk errespetua eta errekonozimendua nahi dugu” adierazi du.
Azkenik, Joseba Egibar GBBko presidenteak adierazi duenez, “estatus berri bat beharrezkoa da, Euskal instituzioek adostutakoa, Euskal gizartearen parte-hartzearekin”. Espainiako politikak porrot egin duela adierazi eta gero, Egibarrek ohartu du Estatutua husten saiatzen ari direla Espainiako alderdiak, eta modu horretan “Estatutu hori osatzeko estrategian behin eta berrio EAJ-PNV edukitzeko; hori dela hain zuzen ere, Espainiaren estrategia, baina bukatu da, joko-arauak hautsi dituztelako jadanik”. “Beste estatus juridiko-politiko bat behar dugu, euskal erakundeetan adostua, euskal gizartearen partaidetzarekin” azpimarratu du. Madrilekin negoziatu aurretik, gizarteak bide emango dion kontsultapean jarriko den estatus berria, “politikan ez galtzeko modurik egokiena baita herriaren borondatearen babesa edukitzea”, bukatu du.
Podemos ere aipatu du, Gipuzkoan eta Euskadin irabazi izanak eta irabaz dezakeela jakiteak sorpresa sortu duelako. Hori dela eta, zer ohartarazi du “euskal gizarteak barneratu egin dituela Espainiako politikaren klabeak”. “ Horrek ez du esan nahi horiei bozkatu behar dietenik, baina klabe horiek sartu egin dira gure eztabaida eta solasaldietan – baita komunikabideetan ere” – azaldu du, “ikuspuntu abertzale eta euskalduna egongo balitz, ez luke hainbeste tokirik izango”.
Edozeinetara ere, berak adierazi duenez “lasai, denborak bere tokian jartzen dituelako denak”. Horregatik, Madrileko gobernutik alderdi popularra kentzeko modurik egokiena Podemosi bozka ematea dela erabakitzen duten pertsonekiko errespetua azaldu du. Baina, “denbora asko pasa gabe jende hori konturatuko da zer den Podemos”, amaitu du.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19