Prentsa Aretoa

2016/06/22

Urkulluk euskal autogobernuaren defentsa irmoa eskatzen du "etorkizunean ere Euskadiko bizitza kalitatearen eta ongizatearen giltzarria izango delako"

Lehendakariak, Ramiro Gonzalezek eta Mikel Legardak Vitoria-Gasteizen goraipatu dute gaur EAJ-PNVk 35 urtetan Autogobernuaren kudeaketan egindako lana, euskal herritarrok geroan ere babesten jarraitu beharko dugun tresna gisa, azken aldian sufritu dituen eraso birzentralizatzaileen aurrean.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

  • Legarda: "Egonkortasuna eta Euskadirako autogobernu berria dira EAJ-PNVren aukerak"
    2016/06/22

    ARTXIBOA JAITSI

  • Ramiro González: "Urte batean Arabak hobe egin du, EAJ-PNVri esker"
    2016/06/22

    ARTXIBOA JAITSI

  • Urkullu: "Autogobernua funtsezkoa izan da eta etorkizunerako ere izango da"
    2016/06/22

    ARTXIBOA JAITSI

ARGAZKI GUZTIAK IKUSI  

Iñigo Urkullu Lehendakariak Vitoria-Gasteizen esan du gaur autogobernua elementu nagusia dela Euskadi eta Espainiaren aldeko harremanean. "Orain dugun ongizatea lortu dugu Gernikako Estatutuari esker eta 35 urtetan Autogobernuarekin egin dugun kudeaketa lanari esker. Autogobernua funtsezkoa izan da Euskadiko garapen ekonomiko eta sozialerako, herrialde mailan eta erakundeetan. Autogobernua funtsezkoa izan da eta izango da Euskadiren etorkizunerako" esan du Urkulluk Euskadiko hiriburuan Euskal Autogobernuaren alde egin den ekitaldian. Beste hizlariak izan dira Arabako ahaldun nagusi Ramiro González eta Mikel Legarda, Diputatuen Kongresurako arabar zerrendaburua.

Urkulluk azpimarratu eta baloratu nahi izan du Euzko Alderdi Jeltzaleak Autogobernua kudeatzeko orduan egin duen lana, eta horregatik eskatu du euskal hiritargoak horixe aldeztea igandean EAJ-PNVren alde bozkatuaz. "Igandean gure esku egongo da Autogobernua bermatzea,indartzea eta zabaltzea. Hori da EAJ-PNVren proposamena. Duela 35 urte, Madrilgo Euzko Alderdi Jeltzalea taldeari esker, Eskubide Historikoak eta Foru Lurraldeen berezitasuna babestea eta errespetatzea lortu genuen”, esan du. Dena dela, Lehendakariak era berean ohartarazi nahi izan du Espainiar estatuaren aldetik inboluzio edo atzera egitea inposatu dela. "Birzentralizatzeko estrategia nagusitu da Estatutua bete gabe utzita eta Autogobernuaren kontrako erasoetan ikusi duguna. Egoera honek Euskal Autogobernuaren defentsa irmo eta sendoa eskatzen du. Igandean Autogobernuaren defentsaren alde egiteko aukera izango dugu, Euskadiko bizitza kalitatearen eta ongizatearen defentsa egiteko" amaitu du Urkulluk.

Zentzu honetan, "bete gabe utzi den eta baliogabetua eta ukatua izan den" Gernikako Estatutuaren aurrean, Mikel Legardak,Diputatuen Kongresurako arabar hautagaiak, "euskal autogobernua eguneratzeko beharra azpimarratu du XXI. Mendean euskal gizarteak izango dituen erronka berrietara egokitzeko". Legardak era berean azpimarratu du EAJ-PNVk Euskadirentzako aurrera pausuak eta baliabideak lortzeko orduan egin duen lana, hau da, transferentziak negoziatuaz, inbertsioak erakarriaz eta Euskal Herriaren berezitasuna eta eskubideak defendatuaz egin duena. "Oztopo asko gainditu behar izan ditugu gure autogobernua aurrera ateratzeko. Berriena, Rajoyren gobernua izan da. Murrizketen gobernua izan da, atzeraldiaren eta birzentralizazioaren gobernua izan da azken lau urteotako legealdian eta funtzioko egoeran egon den 7 hilabeteotan,krisia aitzakia gisa erabiliaz eta errekurtso kolpez" salatu du. Legardak baieztatu du EAJ-PNVk aurre egin diola Madrilgo gobernuek birzentralizatzeko izan duten asmoaren aurrean. "Haizea dabil. Ez dakigu nondik, baina haizea dabil. EAJk ez du ihes egingo, Madrilen izango da. Eta bi baldintza jarriko ditu: Euskadiren nazio aitortza eta Estatuarekin berdinen arteko harremana" azpimarratu du.

Arabako diputatu gisa berraukeratua izateko aurkezten denak esan du E-26a egun garrantzitsua izango dela gobernagarritasunerako "ziurtasunik gabe aurkezten den legealdian". "Egonkortasuna, gure egonkortasuna, eta autogobernua jokoan daude: Gure garapen ekonomikoa eta gure ongizatea jokoan daude. EAJren aukera dira egonkortasuna eta Euskadirentzako autogobernu berria. Tresna: aniztasuna eta estatus politiko berria. Eta metodoa, elkarrizketa eta akordioa". Horregatik guztiagatik, Legardak arabar eta euskal hautesleriari eskatu dio EAJ-PNVren alde bozkatzea. "EAJren alde bozkatzea da konfiantza bozkatzea. EAJren alde bozkatzea aniztasunaren alde eta estatus politikoaren alde bozkatzea da. EAJren alde bozkatzea da elkarrizketaren, elkar ulertzearen eta akordioaren alde bozkatzea".

Arabako ahaldun nagusi Ramiro Gonzalezek azpimarratu du jarduketa politikoan akordioak lortzeak duen garrantzia: "Urtea bete da foru gobernua osatu zenetik. Araban aldaketa antzeman den urtea. Gogor lan egin izan dugu, entzun dugu eta adostu dugu. Emaitzak begi bistan daude". Arabako ahaldun nagusiak horren adibide gisa aipatu du Arasur abian jarri izana, besteak beste plataforma logistikoa berreskuratzea ekarriko duena "eta Araban aberastasuna eta enplegua sortzeko aukera emango du". "Bien bitartean, beste batzuek sei hilabete alferrik galdu dituzte akordioetara iritsi gabe, agindutakoa bete gabe utzita galdu diren sei hilabeteak. Beren aginduen aurrean, gure egintzak daude. Egingarria da ezberdinen arteko akordioetara iristea. Erakutsi dugu eta egiten jarraituko dugu EAJ-PNVk hala lan egiten duelako eta gizarteak ere hala eskatzen digulako".

Ezagutu Gure Senatariak