Prentsa Aretoa

2016/06/22

Agirretxea: “Gure hezkuntza eredu propioa daukagunez, ez dugu onartuko ez Lomce ezta beste edozein lege inposatzailerik”

Eredu den eta emaitza onak ematen dituen Euskal hezkuntza sistema goraipatu du Crisitna Uriarte Hezkuntza sailburuak.

rss Ezagutzera eman
Agirretxea: “Gure hezkuntza eredu propioa daukagunez, ez dugu onartuko ez Lomce ezta beste edozein lege inposatzailerik”

ARGAZKIA JAITSI

Gipuzkoatik Kongresurako eta Senaturako EAJ-PNVko hautagaiak, Joseba Agirretxea eta MªEugenia Iparragirre, Arrasateko Goi Eskola Politeknikora gerturatu dira gaur goizean, hainbat ikasleekin batera hezkuntzaren inguruan hausnartzeko. Beraiekin batera, besteak beste, Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua eta Maria Ubarretxena Arrasateko alkatea ere izan da.

Arrasate hezkuntzarekin lotura zuzena duen herri izanagatik gerturatu dira gaur bertara EAJko Gipuzkoatik hautagaiak. Joseba Agirretxeak adierazi duen bezala, Arrasate euskal hezkuntza ereduaren adierazgarri da, lanbide heziketan maila altuena du eta enpresaren beharra eta formazioa guztiz uztartzen dituen leku bat delako, “Arrasate eredu da, ez soilik Estatu Espainarrean, baita Europa mailan ere” gehitu du.

Hasieratik eta orain arte bezala, EAJ-PNV, arrazoi askorengandik, Lomce legearen aurka dagoela azpimarratu du Agirretxeak. Batetik Euskal eskumenak inbaditzen dituelako, bestalde, euskaldunok behar dugun hezkuntza ereduari ez diolako ekarpenik egiten, lanbide heziketan atzerapausoa delako eta gainera, alderdiekin eta sektorearekin adostuta edota alderatuta ez egotea leporatu dio Espainiako Gobernuari Kongresurako hautagaiak. Estatuari ere gogorarazi dio Euskadin hezkuntza eredu propioa dagoenez, ez dutela onartuko “ez Lomce ezta beste edozein lege inposatzailerik”.

Cristina Uriartek, “azken 30 urteetan denon artean sortu dugun” Euskal hezkuntza ereduaz aritu da. Nahiz eta dena hobetu daitekeela onartu, euskal gizarteak, bere buruarentzat hezkuntza sistema ona eraiki duela txalotu du sailburuak. Horren adierazle diren hainbat datu eskaini ditu Uriartek, adibidez, Euskadin %7ak soilik uzten ditu ikasketak DBH bukatu baina lehen, Europan %11 denean eta Estatuan %22tik gora; hezkuntzara dirurik gehien bideratzen duen Erkidegoa da Euskadi, 2020rako herritarren %40k goi mailako titulu bat izateko helburua jarri du Europan hemen eta orain %50an gaudenean, etab.

Bestetik, Hezkuntza sailburuak “guztion artean sortutako hezkuntza, inklusiboa, eredugarria eta emaitza onak ematen dituen” sistema sortu izana azpimarratu du; “nahiz eta batzuei ez gustatu, kanpotik eredu jartzen duten hezkuntza da”.

Azkenik, hilabete hauetan funtzioan egon den Alderdi Popularraren jarrera eta ekintzak salatu ditu Cristina Uriartek: “Nahiz eta funtzioetan egon, gure hezkuntza sistemaren kontrako eraso zuzenak egin dituzte hilabete hauetan, disimulatzeko inongo lotsarik gabe: beka sistema eta Oinarrizko Hezkuntzako Kurrikuluma ere errekurritu dituzte, besteak beste”.

Ezagutu Gure Senatariak