Prentsa Aretoa
2016/06/23
“Eskoziak beste lurraldeekiko desberdintasuna nabarmen utziko du bere emaitzan"
Jokin Bildarratzek eta Mikel Burzakok Eskoziaren jarrerak Erresuma Batuaren emaitza Baiezkoaren alde erabakiko duen esperantza azaldu dute 'Brexit' delakoaren galdeketan.
Eskoziaren jarrerak, antza denez Erresuma Batua Europako Batasunean mantentzearen aldekoa izango denak, Erresumako beste lurraldeekikoekin konparatuz desberdina izango da. Horixe da Edinburgoraino joan den EAJren ordezkaritzak azaldu duen iritzia. Mikel Burzako, EBBren Kanpo Ekintza arduraduna, eta Jokin Bildarratz, Senatuko bozeramailea, gaur egiten ari den galdeketaren emaitza mantentzearen aldekoa izango delakoan daude, nahiz eta azken emaitza bihar arte ezingo den jakin.
“Scottish National Party alderdiak duela aste batzuk erakutsi zuen jarrerak, Batasunean geratzearen aldeko jarrerak, botoen bilakaera aldatu du” Eskozian, Bildarratzen iritziz. Gaineratu duenez, irteteak ondorio garrantzitsuak izango lituzke” lurralde horretan. Bestalde, Mikel Burzakok “Eskoziak beste lurraldeekiko desberdintasuna nabarmen utziko” duela esan du. “Eskozia eta Euskadi bezalako nazioek gauza asko ditugu esateko eta ekarpen asko egiteko Europako Batasunaren eraikuntzan, eta elkarren eskutik egin behar dugu hori”. Biek ala biek esan dutenez, Britainia Handiko beste lurraldeetan “parekotasun handiagoa ematen ari da” bozketan.
“Parte hartzea oso altua izaten ari da, baina ez da helduko independentziaren galdeketan eman ziren datuetara”, orduan %85era heldu baitzen. 46 milioi lagunek bozkatu ahal izan dute gaur eta, Senatuko bozeramailearen arabera, prozesua “lasaitasun osoz ari da gauzatzen kaleetan, kanpotik etorri garenon eta komunikabideen presentziaz aparte”.
Galdeketarekin batera, Bildarratz eta Burzako elkarrizketa agenda osatu bat ere izaten ari dira egunotan: Baiezkoaren aldeko Britainia Handiko talde garrantzitsuenetako batekin, Scotland Stronger in Europe izenekoa; Europako Parlamentuko Kanpo gaietako Batzordeko presidente eta Scottish National Party (SNP) alderdiko kide den Joan McAlpinekin; eta baita Aberdeeneko zientzia politikoetako irakasle den Michael Keating-ekin; Eskoziako Herri Agintarien Konbentzioarekin; eta Richard Demarco artistarekin ere. “Eskozian normal ikusten da Euskadirekiko harremana; eta aurrerapauso bat da bai gure arteko harremanetan, bai Europako Batasunarekin sakontzearen aldetik”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19