Prentsa Aretoa
2016/07/12
EAJk Gobernua osatzea errazteko aukera duten alderdien artean “ardura nagusitzea” espero du
EAJ-PNVren senatariek parlamentari karguaz jabetzeko sinestamenduak entregatu dituzte gaur, uztailaren 19an parlamentari moduan kargu hartu ahal izateko
Senatuko Euzko Abertzaleak Taldeko bozeramailea den Jokin Bildarratzek Gorte Nagusietan ordezkaritza handiena duten alderdi politikoen artean “beharrezkoa den ardura” erakustea espero du Gobernu berria osatzeko prozesua errazteko. Joan den abenduaren 20ko hauteskundeen ostean izan ziren elkarrizketek porrota izan ostean hauteskundeak berriz errepikatu eta gero, Bildarratzek “sei hilabete galdu” izana gaitzetsi du eta “politika eta akordioa nagusitu daitezela” eskatu du, “hirugarren hauteskunde batzuk egin behar izatearen lotsaren arduradunak izan nahi ez badute”.
Senatari jeltzaleak aurreratu duenez, gaur entregatu dituzten senatariek osatuko duten Taldearen helburua “Gorte Nagusietan Euskadiren interesak defendatzea izango da berriz ere; Euskadiren ahotsa izatea”. Joan den ekainaren 26an hautatutako bost ordezkariek gehi Euzko Legebiltzarraren izendapenez senatari den Bildarratz bozeramaileak osatuko dute Goi Ganberako Euzko Abertzaleak EAJ-PNV Taldea uztailaren 19tik aurrera, orduan osatuko direlako ofizialki Ganberak. Aipatutako Bildarratzez gain, ordezkari jeltzaleak Jose Maria Cazalis, Nerea Ahedo eta Maria Dolores Etxano izango dira Bizkaia ordezkatuz, eta Maria Eugenia Iparragirre eta Victoriano Gallastegi, Gipuzkoa ordezkatuz.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19