Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2016/07/19

Gallastegi Adin Mahaiko presidente aritu da berriz ere Senatua eratzeko saioan

Maria Eugenia Iparragirre Senatuko Mahaiko Hirugarren Idazkari moduan hautatu du Goi Ganberak.

rss Ezagutzera eman
Gallastegi Adin Mahaiko presidente aritu da berriz ere Senatua eratzeko saioan

ARGAZKIA JAITSI

Victoriano Gallastegi, EAJren ordezkaria, Senatuko Adin Mahaiko presidente moduan aritu da berriz ere Senatua eratzeko saioan Goi Ganberako politikari zaharrena izanagatik. 75 urterekin, joan den urtarrilaren 13an hamaikagarren legegintzaldiaren hasieran bete zuen ardura berbera bete du hamabigarren agintaldiaren estreinaldian.

Senatua eratu ahal izateko behin behinekoz aritzen den gobernu organoak behin betiko Mahaia eratzeko bozketa zuzendu du eta bertan Maria Eugenia Iparragirre jeltzalea Senatuko Mahaiko Hirugarren Idazkari moduan hautatu dute Goi Ganberako ordezkariek, aurreko legealdian Laugarren idazkari izan ostean. Mahaiko presidentea, beste behin, Alderdi Popularreko Pio Garcia-Escudero izango da.

Ezagutu Gure Senatariak