Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2016/08/02

Bildarratzek zubiak eraiki edo harresiak altxatzearen artean erabaki behar duela ohartarazi dio PPri

EAJ-PNVren bozeramaileak adierazi duenez, Senatuan Taldeen eraketa mugatzeak lurralde ordezkaritzarako Ganberan lurralde horietan garrantzitsuak diren alderdiekin ez kontatzea eragingo du.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Euzko Abertzaleak Taldeko bozeramailea den Jokin Bildarratzek “zubiak eraiki edo harresiak altxatzearen artean erabaki behar duela ohartarazi dio Alderdi Popularrari”, Senatuko Mahaian dituen ordezkariek Partit Demòcrata Català alderdiari euren Talde propioa osatzeko proposamena ukatu ostean. Senatariaren esanetan, gaur egungo egoera politikoan “elkarrizketa izan behar da jardueraren ardatz nagusia”, horregatik, bere iritziz, “zenbat eta gutxiago entzun Kataluniaren ahotsa Madrilen, orduan eta jaramon gutxiago egingo zaio Katalunian Madrilen ahotsari; eta honek berdin balio du Euskadirentzako”.

Bestalde, Talde parlamentarioa sortzeko sei senatari behar izatearen exijentzia (lehengo Convergència Democràtica de Catalunya alderdiaren eskaera ukatzeko PPk erabili duen argudioa) “Senatuko 27.1 artikuluaren kontra” doala gogoratu du Bildarratzek. Artikulu horren arabera, “nahikoa da hamar senatarik Talde Parlamentarioa sortzeko eskatzea”. Bildarratzen esanetan, erabaki hau “Ganberako arautegiaren kontra doa, arbitrarioa da eta zuzenbidearen kontrakoa, eta Auzitegi Konstituzionalean amaitzen bada auzia honek, dudarik gabe, Senatuko erakundea zigortuko du”. Erabaki hau Kataluniaren independentziaren bila hasitako prozesuaren aurka aurretik hartutako beste erabaki batzuekin lotu du EAJ-PNVren senatariak, besteak beste, Auzitegi Konstituzionalaren Lege Organikoa berritzeko hartu ziren erabaki zigortzaileak.

Senatari jeltzalearen arabera, erabaki honek “Senatuak duen lurralde ordezkaritza lana murriztu egiten du, eta Ganberan lurralde horietan garrantzitsuak diren alderdiekin ez kontatzea eragingo du”. Bildarratzek gaitzetsi egin du “Senatua bere sasoirik txarrenetan dagoenean, berritu behar dela hainbat dei egiten denean,  berritze hau izatea, hain zuzen ere, sentsibilitateak alboratzen joatea, Taldeak alboratzen joatea, eta desberdinak diren lurralde planteamenduak alboratzen joatea”.

Ezagutu Gure Senatariak