Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2016/09/11

Esteban: "Europan homologagarria den demokrazia batek onartu beharko luke Kataluniako prozesua"

EAJ-PNVk Kongresuan duen bozeramailea, Senatuko Jokin Bildarratzekin batera, Kataluniako Diadan Rafael Casanovari egiten zaion lore eskaintzan hartu du parte.

rss Ezagutzera eman
Esteban:

ARGAZKIA JAITSI

Diadaren inguruan egiten diren ekimenen inguruan, EAJk Kongresuan duen bozeramaileak Katalunian egiten ari diren subiranotasun prozesua eredugarria izaten ari dela adierazi du, eta hori “Europan homologagarria den demokrazia batek onartu egin beharko luke”, Aitor Estebanen iritziz. Jeltzaleak gogoratu duenez, prozesu osoan zehar hartutako erabakiak “modu baketsu eta demokratikoan egin dira”.

Estebanek Kanpo Gaietarako ministroa polemikatan “nahastea” gaitzetsi du, “zentzu demokratiko gutxirekin” jokatuz. Erreferentzia hau atzo Garcia Margallok egindako adierazpen batzuen inguruan egin ditu ordezkari jeltzaleak, izan ere, indarrean dagoen ministroak Kataluniako prozesua Espainiak aurre egin behar duen “desafio handiena” omen da, eta, bere esanetan, “krisi batetik atera daiteke, eraso terrorista bat gaindi daiteke, baina Espainiaren zatiketa erabat konponezina da”. Estebanek García Margallo “Kataluniarako ministro moduan” aritzea gaitzetsi du.

Irailaren 11ren inguruan egindako ekimenen harira, bai Estebanek bai Bildarratz senatariak bat egin dute aldarrikapen eguna dela adieraztean; “egun garrantzitsua da beti, baina aurten gehiago”. Estebanek gehitu duenez, Euskadirentzat ere egun garrantzitsua da, “Gobernuak bai Euskadi bai Katalunia Estatu barruan dauden bi nazio garela onartu behar du, gure naziotasuna onartu behar du, eta gai honi aurrez aurre eta modu serioan egiten ez dion bitartean ezingo da konpondu”.

 

Ezagutu Gure Senatariak