Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2016/09/20

EAJk Senatuko Batzordeak martxan jartzea exijitu du

EAJren bozeramailearen arabera, Alderdi Popularra ez da serioan hartzen ari Ganbaren eraketa.

rss Ezagutzera eman
EAJk Senatuko Batzordeak martxan jartzea exijitu du

ARGAZKIA JAITSI

Goi Ganberako Batzordeak martxan hastea exijitu du Jokin Bildarratzek gaur goizeko Bozeramaileen Batzordean. Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak nabarmendu duenez, “arazoak badaude oraindik: lana, Autonomia Erkidegoekin… Zenbat aldiz batzartu ziren aurreko legealdi antzuan?”, galdetu dio bere buruari, orduan Mahaiak osatu eta kideak izendatzeko baino ez zirela elkartu gogoratu baino lehen. Bozeramaile jeltzalearen iritziz, “Alderdi Popularra ez da serioan hartzen ari Ganbaren eraketa”.

Duela bi aste Jarduneko Gobernua Senatuaren kontrol neurrien pean azaltzea eskatu zuenaren harira, Bildarratzek Kanpo Gaietarako Ministroak Bratislavako goi bileraren prestaketa, gai garrantzitsua izanik, gosari informatibo batekin gainetik kendu izana kritikatu du. “Mota honetako erabakiak Gorte Nagusietan erabaki behar dira”, eskatu du. Senatari jeltzaleak gogoratu duenez, Eslovakiako hiriburuan onartutako adierazpenak gai garrantzitsuak jasotzen ditu, migrazioaren arazoa edota Europar Batasunaren arteko ituna errefuxiatuei harrera egiteko, besteak beste. “Gai hauek modu formalean eta alderdi guztiek adostutako irizpideekin hartu behar dira”, exijitu du.

Bestalde, jarduneko Gobernuko presidenteari Exekutiboa osatzen zentratu dadila eskatu dio, bere alderdiaren inguruko bestelako gai batzuetan aritu beharrean. “Ez dakit zer egiten duen Rajoyk Euskadiko hauteskundeetan oraindik arazo larri bat konpondu gabe duenean, gobernua osatu gabe duenean; gero eta denbora gutxiago falta da urriaren 31rako, eta gero eta denbora gutxiago dago Estatuari egonkortasuna emango dion gobernu bat egon dadin”. Euskadin eta Galizian hauteskunde autonomikoak izatean “egoera hau ahaztu egiten zaigula ematen du, eta beste gai batzuetan arreta jartzen dugula ematen du”, ohartarazi du Bildarratzek; bide batez, hauen emaitzen zain egotea alferrekoa dela aurreratu du. “Gaur egun dakigunetik aparte ez da beste ezer gertatuko, eta irailaren 26an Rajoyk oraindik ere gobernua osatu gabe izango du”.

Rita Barbera senatariaren inguruan sortu den egoerari dagokionez, Bildarratzek zorroztasunez eta irizpide egokiak erabiliz jardutea eskatu du, “ez politikari ezta politikan aritzen garenoi mesederik egiten ez digun gai batean”. EAJren ordezkariak Auzitegi Gorenak suplikazio-idazkia eskatzen duen ala ez jakin arte itxarotea eskatu du, “hortik aurrera ez genuke egingo aurreko egoeretan egin ez den beste ezer berezirik; antzeko egoeretan beste senatariei eman zaien tratu berdina emango genioke Barberari”.

 

Ezagutu Gure Senatariak