Prentsa Aretoa
2016/09/27
Hirugarren hauteskundeak nahi izatea egotzi dio Bildarratzek Alderdi Popularrari
EAJren senatariaren iritziz, ez da koherentea mozio bat aurkeztea non PSOEri babesa eskatzen zaion bitartean mespretxatu ere egiten den.
Senatuko Euzko Abertzaleak Taldeko bozeramaileak “hirugarren hauteskundeetara joan nahi izatea” egotzi dio Talde Popularrari, nahiz eta Gobernu berria eratzea ahalbidetzeko eskaera egiten duen mozioa aurkeztu duten. Senatari jeltzaleak Goi Ganberan gehiengo osoa duen Taldeak bere testuan erabili duen argumentazioaren idazkerari heldu dio iritzi hori agertzeko; izan ere, bertan “bere mintza lagunari, PSOEri, babesa eskatzen dion bitartean mespretxatu ere egiten du”.
Bildarratzek ‘kanpai mozio’ moduan kalifikatu du ‘popularrek’ aurkeztutakoa, “helburu bakarra zarata ateratzea besterik ez duena, gai garrantzitsuei buruz ez hitz egiteko”. XII. legealdiko lehen ekimena hau izateagatik, bozeramaile jeltzaleak “beste arazo garrantzitsuagorik ez al dagoen” galdetu die Talde Popularrekoei “Gorte Orokorretatik aurre egin ahal izateko”.
Gainera, Goi Ganberako EAJren bozeramaileak “paper bustia” den mozio hau Senatua bezalako erakunde batean aurkeztu izana gaitzetsi die PPko kideei. “Zerbaitetan laguntzen al dio Senatuari gai antzuei buruz eztabaidatu behar izatea berez ere erakundearen erabilera etengabe zalantzan dagoenean?”, aurpegiratu die. “Herri honek behar duena krisi global bati erantzuna ematea da, eta Gobernuak duen krisi egoera gainditzeko Estatu Itun bat behar du: esparru ekonomikoan, finantzarioan, sozialean, lanaren arloan, lurraldetasunean…”
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19