Prentsa Aretoa
2016/09/28
EAJk Barne Ministroa postutik kentzea eskatu du Catalunyako Generalitatearen aurka “gerra zikineko” jardunbideak erabiltzeagatik
Jokin Bildarratzen iritziz, Estatuko Gobernuak “erakundeak erabiltzen ditu onartu nahi ez duen nazio anitzeko Estatua osatzen duten erakundeen aurka egiteko”.
Euzko Abertzaleak Taldeko bozeramaile den Jokin Bildarratzek Jorge Fernandez Diaz Barne Ministroa bere postutik kentzea eskatu du Kataluniako Iruzurraren aurkako Bulegoko zuzendariarekin izan zuen elkarrizketarengatik; bertan, grabazio baten arabera, ustez, Ministroak probak lortu nahi omen zituen politiko katalan independentistak delituzko jokabideetan nahastu ahal izateko. Bozeramaile jeltzaleak Partit Demòcrata Catalàren mozioa babestu du jarduneko Ministroaren gaitzespena eskatuz, nahiz eta azkenean ez den onartu PPk, Foro Asturiasek eta UPNk kontra bozkatu ostean.
Bildarratzen iritziz, grabazioekin bakarrik edozein arduradun instituzionalek bere kargua utzi beharko luke. “Herrialde moderno batean, bere buruarekin harro egongo litzatekeen Gobernu batekin, Ministro honek bere kargua utziko zukeen edo kargutik kenduko zuketen”. Edozein Ministrok Gobernuko Presidentearen edo Ministroen Kontseiluaren ildoak jarraitzeko duen obligazioa kontuan hartuta, bozeramaile jeltzaleak galdetu du ea “bataren edo besteen ildoak jarraitu ote dituen, legeak behartzen dionaren arabera”.
EAJren ordezkariak gogoratu du Ministroaren erantzukizunak herritar guztiekiko direla, eta ez bakarrik Alderdi Popularrarekiko, eta grabatutako elkarrizketa gerra zikina direla iritzi dio. “2014ko azaroaren 9an egin zen galdeketaren aurretik erabiltzeko prestatutako gerra zikina da hau”, adierazi du, eta Bartzelonako Alkate Xavier Triasek Suitzan omen zuen kontu korronte baten (geroago gezurra zela frogatu zen) inguruko informazioa justu aste bete lehenago argitaratu izanaren kointzidentzia azpimarratu du. “Helburua nola edo hala Generalitatearen aurkako gai edo interferentziak sartzea zen”.
Estatuko Gobernuak ekonomia, finantza, gizarte, lurralde zein lan arloan bizi duen krisiari sinesgarritasun eta konfiantza krisia ere gehitu dio Bildarratzek. “Ez da gai parametro demokratikoen arabera gestionatzeko eta erakundeak erabiltzen ditu onartu nahi ez duen nazio anitzeko Estatua osatzen duten erakundeen aurka egiteko, eta hor du Alderdi Popularrak bere benetako arazoa. Eta hori ulertzen ez duen bitartean ez du ezer lortuko”, bukatu du.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19