Prentsa Aretoa
2016/09/27
Iparragirrek emakumeen kontrako biolentziari aurre egiteko estrategia serioa eskatu du
Senatariaren esanetan, egiturazko eta dimentsio askotako arazoa da, eta joko politikotik kanpo uztea exijitu du.
Maria Eugenia Iparragirrek estrategia serioa eskatu du emakumeen kontra egiten den biolentziaren gaitzari aurre egiteko. Ordezkari jeltzaleak arazo hau joko politikotik kanpo uzteko deia egin du Senatuko osoko bilkuran PPk aurkeztu duen mozioaren harira, hain zuzen ere, duela hilabete gutxi sozialistek aurkeztu zuten asmo berdintsuko ekimenari ezezkoa eman zion PP alderdiak.
Senatari gipuzkoarraren iritziz, emakumeenganako biolentzia egiturazko arazoa da bere jatorrian desberdintasuna dagoelako. Hori dela eta, “emakumeenganako biolentziarik gabeko gizartea lor dezagun berdintasunaren alde lan egitea” eskatu du. Horrez gain, dimentsio askotako arazoa ere badela gaineratu du, konpontzeko fronte desberdinetik egin behar zaiolako aurre. “Denbora luzean, modu koordinatuan eta bere jatorrian eragiten duen erantzuna behar du”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19