Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2016/09/28

Cazalisek ordezkari publikoen forupekotasuna ezabatzea babestu du

EAJren senataria “Europa mailan homologagarriak diren planteamendu tekniko eta fidagarrien ondorioz hartutako erabakietan oinarritutako justizia bidezko, eraginkor eta azkar” baten alde lan egiteko prest azaldu da.

rss Ezagutzera eman
Cazalisek ordezkari publikoen forupekotasuna ezabatzea babestu du

ARGAZKIA JAITSI

Senatuko Euzko Abertzaleak Taldeak diputatu, senatari eta Autonomia Erkidegoetako Batzar Legegileetako kideen forupekotasuna ezabatzeko eskaera babestu du gaur, nahiz eta Alderdi Sozialistak aurkeztutako ekimena bertan behera geratu den Talde Popularrak bere gehiengo osoa baliatu eta gero. Jose Maria Cazalis senatariak “demokraziarentzat minbizia bilakatu den ustelkeriarekin amaitzeko” EAJk duen aldeko jarrera jakinarazi du; baita,  “Europa mailan homologagarriak diren planteamendu tekniko eta fidagarrien ondorioz hartutako erabakietan oinarritutako justizia bidezko, eraginkor eta azkar baten alde eztabaidatu eta lan egiteko prest” azaldu da.

Dena dela,sozialisten ekimenak duela hiru hilabete jeltzaleek egindako ekarpen bakar bat ere kontuan ez hartzea gaitzetsi du Cazalisek, ezta bere hitzaldian egindako iradokizunik ere, eta ekimena komunikabideei begira egin ote duten eman du aditzera. “Benetako arazoaren aurpegi garbiketa baino ez zen izango”, gaineratu du. Horrez gain, Autonomi Erkidegoetako Parlamentuen forupekotasuna Espainiako Gorte Orokorrek arautzeko burugogorkeria ere gaitzetsi du, “honek Parlamentuen ahalmenen kontra egiten duelako”.

Ezagutu Gure Senatariak