Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2016/09/28

Ahedok Estatuko sektore energetikoa modu globalean arautzea eskatu du

EAJren senatariak tarifen egitura eta industriarentzako energiaren prezioa berraztertzea eskatu du; lehenengoa, kontsumitzaile ahula babesteko, eta bigarrena, lehiakorragoa izan dadin.

rss Ezagutzera eman
Ahedok Estatuko sektore energetikoa modu globalean arautzea eskatu du

ARGAZKIA JAITSI

Senatuko Euzko Abertzaleak Taldeak Estatuko sektore energetikoa modu globalean arautzeko beharra azpimarratu du. Pobrezia energetikoari aurre egiteko irtenbide urgenteak martxan jartzeko Podemosek aurkeztutako mozioaren harira, Nerea Ahedok “energiaren inguruan Estatu ituna planteatzeko unea” ez ote den galdetu du. Hain zuzen ere, EAJ Gorte Orokorretan planteatzen ari den ikuspuntua jarri du berriz ere mahai gainean “industriarentzako energiak duen prezioa berraztertzea” eskatuz, “horrela lehiakorragoa izango litzatekeelako eta, ondorioz, aberastasun eta lanpostu gehiago sortuko lukeelako”.

Senatariak energia jasotzea eskubide bezala uler dadila eskatu du, eta horretarako zenbait irtenbide zehaztu ditu: tarifa egitura berraztertzea, kontsumitzaile ahula identifikatzea eta babestea, etxebizitzetako eraginkortasun energetikoa hobetzea, eta energia eskuratzeko zailtasunaren eta  pobreziaren ondorioei aurre egiteko neurri sozialak martxan jartzea.

Ezagutu Gure Senatariak