Prentsa Aretoa
2016/10/10
Mendekotasun Legearen arabera Euskadiri zor dion dirua ordaintzea exijitu dio EAJk Estatuko Gobernuari
Nerea Ahedok gaitzetsi egin du Exekutiboak Legearen aplikazioari ahalbideratu dion “luzamenduak” bertan “adierazitako zenbatekoak eta oinarrizko egutegia errespetatu dituzten autonomiak” kaltetu izana.
Euzko Abertzaleak Taldeko Nerea Ahedo senatariak mozioa aurkeztu du gaur Goi Ganberan Estatuko Gobernuari 39/2006 Legea, Mendekotasun Legea, bere osotasunean betetzeko beharrezkoak diren tresnak martxan jar ditzala exijitzeko, tartean beharrezkoak diren aurrekontu partidak ere bideratuz. Honenbestez, Exekutiboak Euskadiri zor dion dirua ordain diezaion exijitu du, EAEk, beste erkidego batzuek bezala, Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko Legean “adierazitako zenbatekoak eta oinarrizko egutegia errespetatu” dituelako.
Ahedok gaitzetsi egin du Exekutiboak Legearen aplikazioari ahalbideratu dion “luzamenduak” Legearen lehenengo Azken Xedapenak jasotzen dituen baldintzak bete dituzten erkidegoak kaltetu izana. Legea pixkanaka aplikatzea eta horretarako iragan uztailerako burutua izan beharko zukeen egutegi bat finkatzen zen, baina Rajoyren Exekutiboak krisiaren aurrean sortu zuen Aurrekontuen Egonkortasunerako Legearen III. Tituluak eragina du horretan. Izan ere, bertan minimoak ezartzen zituen neurriak hartu zituzten eta, ondorioz, aurreikusitako prestazio ekonomikoen kopuruak murriztu ziren eta onuradunen sarbidea atzeratu zen zerbitzu eta prestazioetara; honenbestez, erkidego batzuetan prestazioak geratu egin ziren baina, aldi berean, Legeak aurreikusitako baldintzak bete zituztenak, tartean Euskadi, konprometitutako ordainketarik gabe utzi dituzte.
Urriaren 18an hasiko den osoko bilkuran eztabaidatuko den testuak eskatzen dio Estatuko Gobernuari bai Euskadirekin bai Estatuko gainontzeko autonomia erkidegoekin adostu ditzala finantziaziorako hartu zuen konpromisoaren arabera zor dituen diru kopuruak itzultzeko tresnak.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19