Prentsa Aretoa
2016/10/11
EAJk babesa eman die Senatuan Pablo Ibar presoaren familiartekoei
Jose Maria Cazalisek Goi Ganberak heriotza zigorraren kontrako adierazpen instituzionala onartzeko asmoa duela aurreratu du.
Jose Maria Cazalisek bere babesa eman die, Euzko Abertzaleak Taldearen izenean, Floridan heriotza zigorra ezarri zioten Pablo Ibar preso euskaldunaren familiartekoei. Candido Ibar Senatuan egin den bilera informatibora joan da, Asociación contra la Pena de Muerte Pablo Ibar izena duen elkarteko bozeramailea den Andres Krakenbergerrekin batera, Talde Parlamentarioetako ordezkariei epaiketaren azken albisteen berri emateko. Ezagun denez, Ibar hiru pertsonaren hilketan parte hartu omen zuelako epaitu zuten 1994an.
Senatariek presoaren egoeraren inguruan izan dituzten zalantzak argitzeko aukera izan dute eta heriotza zigorraren kontrako adierazpen instituzionala egiteko oinarriak ezarri dituzte; adierazpena urriaren 25eko osoko bilkuran onartuko litzateke
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19