Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2016/10/19

Iparragirrek Euskaditik bere osotasunean igarotzen diren aldiriko tren-lineen transferentzia eskatu du

Estatuak behin eta berriz ematen duen ezezkoak “berriz ere Gernikako Estatutua ez betetzea eragiten du”.

rss Ezagutzera eman
Iparragirrek Euskaditik bere osotasunean igarotzen diren aldiriko tren-lineen transferentzia eskatu du

ARGAZKIA JAITSI

Maria Eugenia Iparragirre berriz ere eskatu du Senatuan Euskaditik bere osotasunean igarotzen diren aldiriko tren-lineen transferentzia eman diezaiola Eusko Jaurlaritzari. EAJren senatariak Gernikako Estatutua eta tren sektorearen Legearen arabera.  

Senatari gipuzkoarrak egiten duen interpretazioaren arabera, Estatutuak modu esklusiboan ematen dio Euskal Autonomi Erkidegoari bere lurralde barruko tren arloko eskumena; bitartean, aipatutako legeak ahalbidetu egiten du Estatuko Administrazio Orokorrak interes orokorreko trenbide sareko katalogo barruan dauden lineei dagozkien linea edo zatien aldatzea egitea. Euzko Abertzaleak Taldeak hainbat alditan eskatu du transferentzia hau bere osotasunean Euskaditik igarotzen diren lineentzako, baita Euskadin oinarri duten erkidegoz gaindiko lineen segregazioa  ere.

Ministerioek behin eta berriz ematen duten ezezkoek, Iparragirreren iritziz, “berriz ere Gernikako Estatutua ez betetzea eragiten dute; Estatua eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko alde biko harremana behiz eta berriz ez betetzea; aipatutako transferentzia betetzeko eman beharreko pausuak eta epeak ezartzeko egitaraua behiz eta berriz ez betetzea”.

Ezagutu Gure Senatariak