Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2016/10/25

EAJren iritziz, Aurrekontuen Egonkortasunerako eta Finantza Sostengarritasunerako Legearen erreformak “malgutasun handiagoa” ematen die Autonomia Erkidegoei

Maria Dolores Etxanoren esanetan, urtaldia amaitzea eta datorren urterako aurrekontuak egitea erraztuko die.

rss Ezagutzera eman
EAJren iritziz, Aurrekontuen Egonkortasunerako eta Finantza Sostengarritasunerako Legearen erreformak “malgutasun handiagoa” ematen die Autonomia Erkidegoei

ARGAZKIA JAITSI

Aurrekontuen Egonkortasunerako eta Finantza Sostengarritasunerako Legearen erreforma “onuragarria izan daiteke Autonomia Erkidegoek indarrean dagoen urtaldiari amaiera emateko eta datorren urterako aurrekontuak egiteko malgutasun apur bat gehiago izan dezaten”, EAJren iritziz. Horregatik, Euzko Abertzaleak Taldeak Lege Organikoko Proposamena onartu du gaurko osoko bilkuran, irakurraldi bakarrean eta urgentziazko prozeduraren arabera.

Maria Dolores Etxanok jakinarazi du iritzi hau, hori bai, ekimenak “inperfekzio juridiko asko” dituela azpimarratuz eta “bere aprobazioa ia beharrezkoa izango ez den unea” ere hel daitekeela ohartaraziz. Ekonomia arloko Batzordeetako bozeramaileak zehaztu duenez, Legeak adierazitakoa Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean jartzeak ez dio eragingo Kontzertu Ekonomikoaren Legean ezarritakoari; bertan, aurrekontuen egonkortasun arloko elkarlan eta koordinazio konpromisoak adostea Kontzertuaren Batzorde Mistoari ematen zaio eskumena. “Ez dio eraginik egin behar defizit eta zorraren mugak ezartzeko Euskadiren ereduari, Kontzertu Ekonomikoaren arabera”, ziurtatu du.

Euzko Abertzaleak Taldeak argi utzi nahi izan du Lege Proposamen honen onarpenak ez duela aldatu behar Eusko jaurlaritza eta Estatuko Gobernuaren artean egon behar duen aldebikotasuna, bi erakundeen artean urteroko defizit eta zorren akordioak errazteko. “Jarduneko gobernu batek izan behar dituen aukerak Foru Erkidegoei dagokien berrikuspenetako gaitasunak murriztu gabe izango dira. Bakarrik baldintza hauek ontzat emanez uler daiteke esparru honetan Euskadik Estatuarekin duen harreman ereduarekiko Proposamen honen neutraltasuna”.

Ezagutu Gure Senatariak