Prentsa Aretoa

2016/10/26

EAJk uko egin dio Ciudadanosek proposatutako Hezkuntzarako Nazio Itun “bateratzailea” onartzeari

Iparragirrek Podemos ekimen “bateratzaile” honen alde agertu izana azpimarratu du, jokabide “zentralizatzailea” hartuz.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Maria Eugenia Iparragirrek Ciudadanosek proposatutako Hezkuntzarako Nazio Itun “bateratzailea” onartzea errefusatu du, honek Euskadiri dagozkion eskumenak inbadituko lituzkeen asmo “bateratzaile eta berdintzailea” duelako, honen eraginez, Hezkuntzaren kalitateari kalte ere eginez.

Hezkuntza Batzordeko bozeramaileak jeltzaleek LOMCErekiko desadostasuna berretsi du, eta aldi berean alderdi ‘laranjak’ aurkeztutako akordioaren inguruko zalantzak azaltzeko hainbat arrazoi eman ditu. “Erabiltzen duzuen ‘nazional’ terminoak ez gaitu berez kezkatzen; baina kezkatzen gaitu Ciudadanosek erakutsi duen ibilbideari erreparatuta”, azaldu du Iparragirrek: “Zuen programan eskatzen duzue Estatuaren legediaren lehentasuna” Autonomia Erkidegoetakoekiko, nahiz eta hauek hezkuntza arloan gestio hobea erakutsi duten.

Horregatik, senatari gipuzkoarrak Podemosek “jokabide “zentralizatzailea” hartuz, itun nazional homogeneizatzaile” honen aldeko botoa eman izana azpimarratu du; tartean, euskal lurralde historikoak ordezkatzen dituzten senatariek ere bai, nahiz eta Hezkuntza Batzordeko bozeramaileak, Jose Arrieta gipuzkoarrak, eskumenekiko errespetua ere aipatu duen bere hizketaldian.

Iparragirrek gaineratu duenez, asmo berdintzaile hau kaltegarria izango litzateke Euskadiko hezkuntzarentzat. “Atzerapausoa izango litzateke euskal hezkuntzak egin duen bidean, euskal sistemak lortu duen kalitateari eraso egingo liokeena”. Esparru honetan, zalantzak azaldu ditu euskararen eskubideak, hizkuntza ofizial bezala, bermatuak egongo liratekeen ala ez Ciudadanosen ohiko jarrera kontuan hartuz.

Ezagutu Gure Senatariak