Prentsa Aretoa
2016/10/26
Cazalisek Gobernuari goi-tentsio ezagatik euskal enpresek ordaintzen duten gainkostuaren erdia konpentsatzea falta zaiola gogoratu dio PPri
Senatariak “diskriminaziotzat” jo du Estatuaren gainontzeko lurraldeetan martxan dagoen sare elektrinoa erabili ezin izatea, %74raino merkeagoa den sarea.
Jose Maria Cazalisek Gobernuari goi-tentsio ezagatik Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek ordaintzen duten gainkostuaren erdia konpentsatzea falta zaiola gogoratu dio Alderdi Popularrari. Politika energetikoaren arloan PPk aurkeztu dituen neurrien eztabaidan, senatari jeltzaleak euskal industriak sufritzen duen “Europako eta Estatuko gainontzeko lurraldeekiko diskriminazio bikoitza” azpimarratu du, enpresa gehienak erdi-tentsioko sarera konektatuta egon behar direlako, Euskadin ez dagoelako merkeagoa den goi-tentsiorik, Estatuko beste lurraldeetan dagoen bitartean.
Cazalisek emandako datuen arabera, %74raino heltzen da sare bietako tarifen arteko diferentzia, gainkostua 100 milioi eurotan kalkulatuz. “Soria ministro ohiak arazo hau konpontzeko konpromisoa hartu zuen, baina PPren Gobernuak %50 baino ez du konpentsatu. Gainontzeko %50a falta zaio”, azaldu du.
PPk hartutako erabaki sorta salatu eta gero, “bere gehiengo osoaz baliatuta; inorekin kontsultatu, negoziatu edo adostu gabe: ez talde politiko, ez erakunde, ez erabiltzaile edo kalteturekin”, Euzko Abertzaleak Taldeak Estatuko politika energetikoa modu errealistan eta adostuan diseinatzeko lan egiteko disposizioa azaldu du.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19