Prentsa Aretoa
2016/10/26
Ahedok espetxeetako eskumenak Euskadiri osotasunean transferitzea eskatu du
EAJren senatariak espetxeetako osasun arloa -2011tik EAEren eskuetan dagoena- gainontzeko Autonomi Erkidegoetara ere eskualdatzea babestu du.
Nerea Ahedok espetxeetako eskumenak Euskadiri osotasunean transferitzea eskatu dio Estatuko Gobernuari. Espetxeetako osasun arloa Autonomi Erkidegoetara eskualdatzeko eztabaida aprobetxatuz, eta Gernikako Estatutuaren urteurrenaren harira, senatari jeltzaleak gogoratu du Lege Organikoaren 10.14. artikuluak modu esklusiboan ematen diola Euskal Autonomi Erkidegoari espetxeetako eskumena. “Exijitu egiten dut, ikusita gainera espetxeetako osasun arloa oso ondo joan zaigula”.
Izan ere, Euskadik 2011tik kudeatzen du espetxeetako osasun arloa, eta Podemosen proposamena gainontzeko Autonomi Erkidegoetara ere eskualdatzea izan da, Euzko Abertzaleak Taldeak baiezko botoarekin babestu duena. “Orokorrean, eredua aldatu behar dela uste dugu, eredu integral eta arrazionalago batera joan, askoz hobe delako presoek erkidego bakoitzaren zeharkako zerbitzuak erabiltzea”, argudiatu du Ahedok. Arrazoi orokorrei Estatuko espetxeetan euskal presoak izatea ere eman du arrazoitzat senatariak, “gaur egun etxean egongo balira izango luketen atentzioa jasotzen ari ez direnak”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19