Prentsa Aretoa
2016/11/03
Iparragirrek emakumeen kontrako biolentziaren arazoan esparru guztietan lan egitearen garrantzia azpimarratu du
EAJren senataria Genero Indarkeriaren kontrako Behatokiaren kongresuan ari da parte hartzen, Maria Dolores Etxano senataria, eta Izaskun Landaida, Emakundeko zuzendaria, eta Manuel Valin, Eusko Jaurlaritzako Justizia zuzendariarekin batera.
Senatuko Berdintasun Batzordeko bozeramaile jeltzaleak emakumeen kontrako biolentziaren arazoan esparru guztietan lan egitearen garrantzia azpimarratu du berriz ere. Maria Eugenia Iparragirre, gaur eta bihar Senatuko jauregian egiten ari den Genero eta Etxean sufritzen den Biolentziaren aurkako Behatokiaren seigarren kongresuan, “zeharkako lanaren irudi ona antzeman” duela nabarmendu du, “izan ere, esparru guztietatik egin behar da lan”.
Esparru horiei erreferentzia eginez, senatariak garrantzi berezia eskaini dio hezkuntzari. “Prebentzioan jarri behar ditugu indar guztiak; ostean kalteak konpontzen edo zigorrak jartzen ibili beharrik izan ez dezagun”.
Berdintasun Batzordeko bozeramaileaz gain, Maria Dolores Etxano senataria, Izaskun Landaida, Emakundeko zuzendaria, eta Manuel Valin, Eusko Jaurlaritzako Justizia zuzendaria ere jardunaldietan ari dira. Valinek Autonomi Erkidegoen izenean hartu du hitza.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19