Prentsa Aretoa

2016/11/08

EAJk Mendebaldeko Saharan erreferenduma egitea eskatu dezala exijitu dio Estatuko Gobernuari

Lurraldearen potentzia kolonizatzailea izan zen heinean, Nazio Batuetako Segurtasun Batzordearen presidentzian zehar erakundeak 1991n ezarri zuen agindua betetzea sustatu behar du, Bildarratzen iritziz.

rss Ezagutzera eman
EAJk Mendebaldeko Saharan erreferenduma egitea eskatu dezala exijitu dio Estatuko Gobernuari

ARGAZKIA JAITSI

Euzko Abertzaleak Taldeak Mendebaldeko Saharan erreferenduma egitea eskatu dezala exijitu dio Estatuko Gobernuari beste behin. Iaz egin zuen bezala, abenduan Espainia Nazio Batuetako Segurtasun Batzordearen presidentzian izango dela aprobetxatuz, EAJk aipatutako erakundeak 1991ko apirilean ezarri zuen galdeketa egiteko aukera ematen duen 690 Agindua bere osotasunean bete dezala sustatzea eskatu du Kanpo Gaietarako Batzordean aurkeztutako mozio baten bitartez.

Saharako herritarrei gaitz handia ekarri dien Madrilgo akordioa sinatu zenetik 41 urte beteko direnean, Espainiak betetzeke dituen konpromisoak bere gain hartu eta zuzentzeko aukera du. “Lurraldea kolonizatu zuen potentzia izan zen; deskolonizazio prozesuari amaiera emateko ardura berari dagokio zuzenean, lurraldearen administratzailea izaten jarraitzen duelako”, Jokin Bildarratz Kanpo Gaietako Batzordeko bozeramaile jeltzalearen iritziz.

Orain arteko Gobernuek gai honen inguruan “eraginik gabeko” politika egin duten arren, Estatu espainiarrak ekintza hauen “erantzukizun politikoa, historikoa eta morala” bere gain hartu behar du, Bildarratzen aburuz. “Bidezkoa, iraunkorra eta alde biek onartzeko moduko irtenbidea bilatu beharra dago, Nazio Batuetako Itunaren printzipio eta asmoekin bat datozen disposizioen eremuan Mendebaldeko Saharako herriaren libre erabaki askea aurreikustea, Segurtasun Kontseiluko 2285 Erresoluzioak (2016ko apirilaren 29koa) jasotzen duen bezala”.

Bildarratzek Mendebaldeko Saharan eta Tindufeko kanpamenduan giza eskubideen hobekuntza bultzatzea eskatu du, baita hauen defentsa eta zaintzearen inguruko eskumena MINURSOren eskuetan jartzea, jasaten diren giza eskubideen urraketekin amaitzeko. Horrez gain, Mendebaldeko Saharan erreferenduma antolatzeko Nazio Batuen Mandatuan parte hartzen duten politiko eta zibilen kanporaketak erabat gaitzestea ere eskatu du, 2016ko Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluko 2285 ebazpena kontuan izanik hauen eraginkortasun osoa defenda dezala. Era berean, bai Marokok zein Fronte Polisarioak, Nazio Batuen babespean, sinatu zuten su etenari buruzko akordioa bete dadila sustatzea ere eskatu dio Estatuari.

Alderdi Popularraren gehiengoak bertan behera bota zuen 2015eko ekainean EAJk antzeko terminoetan aurkeztu zuen mozioa, gainontzeko Talde Parlamentario guztien babesa jaso arren. Orduan, Talde Popularreko zenbait ordezkarik, batez ere kanariarrek, euren formazioaren ikuspuntuarekin zuten desadostasuna agertu zuten botazio garaian aretotik kanpo irtenaz edo bozkatu gabe geratuz. 

Ezagutu Gure Senatariak