Prentsa Aretoa

2016/11/11

EAJk Franco eta Primo de Riveraren gorpuzkiak Eroritakoen Haraneko hobietatik ateratzeko asmorik duen galdetu dio Estatuko Gobernuari

Jokin Bildarratzek monumentuan lurperatuta dauden biktimen hierarkizazioa ezabatzea eskatu du.

rss Ezagutzera eman
EAJk Franco eta Primo de Riveraren gorpuzkiak Eroritakoen Haraneko hobietatik ateratzeko asmorik duen galdetu dio Estatuko Gobernuari

ARGAZKIA JAITSI

Senatuko Euzko Abertzaleak Taldeak erantzuna idatziz jasotzeko hiru galdera aurkeztu ditu Estatuko Gobernuari Francisco Franco eta Jose Antonio Primo de Riveraren gorpuzkiak Eroritakoen Haraneko hobietatik ateratzeko Santa Cruz del Valle-ko Abadearekin akordio berri batera heltzea pentsatu duen ala ez jakiteko.

Joan den astean, monumentua Gerra Zibila eta osteko Diktaduran benetan gertatutakoaren adierazgarri izan dadin esanahi berria emateko Justizia Batzordean eztabaidatzeko mozio baten bitartez eskatu zuen ildo beretik, Jokin Bildarratzek bertan lurperatuta dauden biktimen hierarkizazioa ezabatzea eskatu du, Eroritakoen Hararen Etorkizunerako Adituen Batzordeak gomendatzen duenari jarraituz; eta horrekin batera, baita aipatutako Batzordeak 2011ko azaroaren 29an argitaratu zuen Txostena kontuan hartzea ere.

http://senatua.eaj-pnv.eus/eu/berriak/44008/eroritakoen-harana-gerra-zibila-eta-diktaduran-ben

Ezagutu Gure Senatariak