Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2016/11/22

Bildarratzek Euskadirekiko jarrera aldatzea exijitu dio Gobernuari aurreko legealdian bere ekimen legegileari erasoka aritu ostean

EAJren bozeramaileak Rajoyren Exekutiboak, helegiteen bitartez Eusko Legebiltzarraren ekimen legegile erdiak oztopatzen saiatu dela gogoratu du.

rss Ezagutzera eman
Bildarratzek Euskadirekiko jarrera aldatzea exijitu dio Gobernuari aurreko legealdian bere ekimen legegileari erasoka aritu ostean

ARGAZKIA JAITSI

Senatuko Euzko Abertzaleak Taldeko bozeramailea den Jokin Bildarratzek Euskadiko erakundeekiko mantendu beharreko jarrera aldatzea exijitu dio Estatuko Gobernuari, azken bost urteotan izan duenarekin alderatuz. , Soraya Saenz de Santamaria presidenteordeari zuzendu dion ahozko galderaren bitartez, Rajoyren Gobernuak Eusko Legebiltzarraren ekimen legegile erdiak oztopatzen saiatu dela gogoratu du, horretarako helegiteak erabiliz. “Indarrean egon den bitartean ere, Gobernuak hilabete bakoitzeko helegite bat aurkeztu du batez beste”, gogoratu du Bildarratzek.

“Euskadiko erakundeekiko zer harreman mantentzea aurreikusten du Mariano Rajoyren Gobernuak legegintzaldi honetan?”, galdetu du Goi Ganberako bozeramaile jeltzaleak, alde bien arteko harremana “antzua” izan dela iritziz. Bildarratzek Madrilgo Exekutiboaren aldetik jasandako bidegabekeri garrantzitsuenak aipatu ditu: “Egindako planteamendu batzuk ez dute erantzunik ere jaso, Kupoaren gaia bezala, oraindik zehaztu gabe dagoena; Gernikako Estatutua, indarrean dagoen legea dena, behin eta berriz uzten da bete gabe; euskal lege eta arauen aurkako helegite andana egon da…”, zerrendatu ditu.

Ezagutu Gure Senatariak