Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2016/11/24

Iparragirrek Abiadura Handiko Trenari buruzko informazio eguneratua eskatu dio Estatuko Gobernuari

EAJren Senatuko Sustapen Batzordeko bozeramaileak “planifikazio zehatza” exijitu du De la Serna ministroak proiektuari “bultzada erabakigarria” eman nahi diola jakin ostean.

rss Ezagutzera eman
Iparragirrek Abiadura Handiko Trenari buruzko informazio eguneratua eskatu dio Estatuko Gobernuari

ARGAZKIA JAITSI

Maria Eugenia Iparragirrek Abiadura Handiko Trenaren Euskadiko zenbait bide zatiren inguruko galdera sorta luzatu dizkio Estatuko Gobernuari, haien egoerari buruzko informazioa eskatuz. Iñigo de la Serna, Sustapen ministro berriak bere departamentuak ‘Euskal Y-aren’ proiektuari “bultzada erabakigarria” emateko borondatea jakinarazi ostean, Euzko Abertzaleak Taldearen Senatuko Sustapen Batzordeko bozeramaileak egitasmoaren “planifikazio zehatza” egitea eskatu du.

Helburu horrekin, Bilbo eta Gasteizerako sarbiderako lanak lizitatzeko eta hasteko aurreikusten dituzten epeak gaur egun zeintzuk diren jakinarazteko eskatu dio Ministerioari. Gipuzkoako hiriburuari dagokionez, Donostiara heltzeko Bigarren Faseari dagozkion proiektuen erredakzioa, Astigarraga – Oiartzun – Lezo saihesbidearena, noiz amaituko duten galdetu du.

Gasteiz – Bilbo – Donostia – Frantziako Muga lotzen dituen Abiadura Handiko Linea berriaren lanak amaitzeko aurreikusitako egutegiaren inguruko informazio eguneratua ere eskatu du senatari irundarrak, baita lan horietarako aurreikusitako inbertsioa zein den ere. Horrez gain, Burgos – Gasteiz adarrerako prestazio handiko plataforma berrirako proiektu eta azterketa informatibo berriaren idazketarako zein Kantauri – Mediterraneo tren korridorearen barruan Iruñea – ‘Euskal Y’ loturarako azterketa informatiboaren amaierarako epeak zeintzuk diren ere galdetu du.

Berdin, Gasteiz - Bilbo arteko plataformarako 15 proiektuen erredakzio eta exekuzioaz, eta bi hirietan trenbidea integratzeari dagozkionaz ADIF arduratzen dela kontuan hartuz, zenbait bide zatiren egoeraz galdetu du: hain zuzen ere, 2017an amaitzekotan omen diren Lemoa – Galdakao eta Legutiano – Eskoriatza II, eta 2018rako omen diren Elorrio – Atxondo, Durango – Amorebieta, eta Amorebieta – Amorebieta. Gipuzkoari dagokionez, eskatutako informazioa Arrasate – Elorrio – Bergara Korapiloa osatzen duten bost proiektuen egoerari buruzkoa izan da.

Iparragirrek Venta de Baños eta Burgosen arteko zatia martxan noiz jarriko den ere itaundu du; baita honen ondorioz eta Gasteiztik aurrera Euskadiko Trenbide Sare Berria osatzeko lanak aurreratuta doazela kontuan harturik, Burgos eta Gasteizen arteko trenbideak nola definituko diren ere.

Ezagutu Gure Senatariak