Prentsa Aretoa
2016/11/25
Bilbotik desbideratzen diren hegaldiek zergatik ez duten Forondan lur hartzen galdetu dio Iparragirrek Gobernuari
Senatuko Sustapen Batzordeko bozeramaile jeltzaleak Gasteizko aireportua berriz ere eguneko 24 orduetan zabalik egon dadin eskatu du beste behin.
Maria Eugenia Iparragirrek eguraldi eskasa dagoenean Loiu-Bilboko aireportuan lurra hartu ezin duten hegaldiak zergatik ez diren Forondara desbideratzen galdetu dio Sustapen Ministerioari. Senatuko Euzko Abertzaleak EAJ-PNV Taldeko Sustapen Batzordeko bozeramaileak nabarmendu duenez, bidaiarientzat deserosotasun gutxiago eragingo luke aukera honek “Bizkaiko eta Arabako hiriburuen artean dagoen hurbiltasuna kontuan hartuz”.
Senatariak gogora ekarri du nola joan den urriaren 29 eta 30ean, behe-lainoaren eraginez, hogeita hamar bat hegaldi desbideratu behar izan ziren beste aireportu batzuetara, eta nola bakar batek ere ez zuen lurra hartu Forondakoan. Behe-lainoak hainbat aldiz eragiten ditu ikusmen arazoak Bilboko aireportuan.
Iparragirreren esanetan, Gasteizko aireportuak azpiegitura bikainak izateaz gain, oso baldintza meteorologiko onak izaten ditu, horregatik berriz ere eguneko 24 orduetan zabalik egon dadin eskatu du beste behin.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19