Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2016/11/28

Euskal enpresek argindarrarekin sufritzen duten diskriminazioarekin amaitzeko neurriak hartzea eskatuko dio Cazalisek Estatuko Gobernuari

Industria, Energia eta Turismo Batzordeko bozeramaile jeltzaleak gogoratu duenez, euskal industria gehienek ez dute %74 merkeagoa izan daitekeen Goi Tentsio mailara lotzeko aukerarik, Estatuko gainontzeko lurraldeetan aukera hori duten bitartean.

rss Ezagutzera eman
Euskal enpresek argindarrarekin sufritzen duten diskriminazioarekin amaitzeko neurriak hartzea eskatuko dio Cazalisek Estatuko Gobernuari

ARGAZKIA JAITSI

Jose Maria Cazalisek argindarrarekin Euskadiko enpresek Estatukoekiko sufritzen duten diskriminazioa ezabatzeko eta honen kostua berdintzeko zein neurri hartuko dituen erantzun diezaion eskatuko dio Estatuko Exekutiboari. Bihar Gobernuari Kontrola egiteko saioan luzatuko duen ahozko galderaren bitartez, Industria, Energia eta Turismo Batzordeko bozeramaile jeltzaleak euskal industria gehienak 30 kV potentziako sarera lotuta daudela gogoratuko die Gobernuko ordezkariei, %74 merkeagoa izan daitekeen Goi Tentsio mailara lotzeko aukerarik gabe, Estatuko gainontzeko lurraldeetan aukera hori duten bitartean. “Lehiakortasun aldetik, euskal enpresentzako desabantaila handia da; euskal industria mantentzeko eta garatzeko oztopo garrantzitsua da”, gaitzetsi du.

Euzko Abertzaleak EAJ-PNV Talde Parlamentarioaren erreklamazioei esker, X. legegintzaldian Jose Manuel Soria Ministroak diferentzia hori kitatzeko zenbait neurri hartu zituen, baina erdia baino ez zuen konpentsatu, eta senatari bizkaitarrarentzat gutxitze hori “ez da inondik inora ere nahikoa”. Horregatik, bere iritziz, “derrigorrezkoa da industrientzako sarbide tarifak birdefinitzea, Estatuko eremu desberdinen arteko diskriminaziorik egon ez dadin”.

Ezagutu Gure Senatariak