Prentsa Aretoa
2016/11/29
Senatuak bere lanean duen pasibotasuna salatu du Bildarratzek
Bestalde, Senatua birmoldatzeko ponentzia sortzeari abstentzioa eman izana azaldu du EAJren bozeramaileak; honen iritziz, ez da sinesgarria, eta Estatuko eta Euskadiko Gobernuen arteko harremana alde bikoa izan beharko litzateke.
Senatuko Euzko Abertzaleak Taldeko bozeramaileak Talde Popularraren gehiengo osoak Goi Ganberako Batzorderik ez konbokatzea eragiten ari da. Jokin Bildarratzek jakinarazi duenez, oinarrizkoak diren Arautegia edo Bateraezintasun Batzordeak izan ezik, bakar bat ere ez da martxan jarri eratu zirenetik. “Onartezina da”, iritzi dio senatariak; “Kongresua normaltasun ari da lanean, Estatuan arazoak daudelako eta behar den tokian kudeatzen dira, Batzordeetan, baina Senatua ez da gauza bera egiten ari”.
Komunikabideen aurrean egin duen agerraldian, alderdi politiko nagusiek Euzko Abertzaleak Taldeak lehengo beste ekimen parlamentario izan ez dezan oztopatzen jarraitzen dutela azaldu du Bildarratzek. “Ez dugu ulertzen gure ekimenak lehengoaren erdiak izatea lehengo beste senatari dugunean eta Goi Ganberako Talde Parlamentario kopurua berbera denean”.
Bestalde, bozeramaile jeltzaleak Euzko Abertzaleak Taldeak Senatuaren erreforma aztertzeko ponentzia eratzeko atzo aurkeztu zen mozioari abstentzioa zergatik eman zioten azaldu du: “Lehenengo eta behin, ez duelako sinesgarritasunik hainbeste saiakera antzuren ostean; alderdi politiko nagusiei ez diegu behar den moduko erreforma egiteko borondaterik ikusten”, iritzi dio Bildarratzek. Beste alde batetik, deitoratu egin du nola ulertzen den zein izan behar den Euskadiko eta Estatuko Gobernuen arteko harremana. “Gure iritziz, Madrileko Gobernuarekiko harremana alde bikoa izan behar da; hainbat gairi irtenbidea emateko: kupoa, Estatutuaren garapena... Legea errespetatzeko Estatuko Gobernuak duen borondate eskasak kezkatzen gaitu; ez du betetzen komeni ez zaizkion esparruetan”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19