Prentsa Aretoa

2016/11/29

Cazalisek industriarako tarifa elektrikoak birdefinitzea exijitu du euskal enpresekiko diskriminazioarekin amaitzeko

Industria, Energia eta Turismo Batzordeko bozeramaile jeltzaleak 25-30 kV tentsio sarea merkeagoa den 6.2 tarifa tartean sartu dadila eskatu du.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Jose Maria Cazalisek “industrientzako sarbide tarifak birdefinitzea derrigorrezkoa” dela jakinarazi dio Alvaro Nadal, Energia, Turismo eta Agenda Digitaleko Ministroari, “Euskadiko enpresen eta Estatuko gainontzeko eskualdeetako enpresen artean diskriminaziorik egon ez dadin”. Industria, Energia eta Turismo Batzordeko bozeramaile jeltzaleak 25-30 kV tentsio handiko sarea 6.2 tarifa tartean sar dadila eskatu dio Nadali, %43tik %72ra artean merkeagoa izan daitekeen tartean; izan ere, Euskadin ez da garatu maila horretara sartzeko aukera ematen duen sare elektrikoa.  

Ministroak Estatu mailan industria sektoreari laguntzeko Gobernuak hartu dituen neurriak zerrendatu ditu, bide batez, Euskadin finkatuta dauden enpresek tentsio handiko maila horretara heltzeko duten ezintasuna onartuz, eta hartutako erabakiekin Euskadiko eta gainontzeko eremuetako enpresen tarifen artean dagoen aldea ez dela %100ean kitatu ere onartuz. Hori dela eta, “Euskadiko enpresek Estatuko gainontzeko enpresek baino askoz gehiago ordaintzen jarraitzen dute produktu berberarengatik: industria argindarrarengatik”, eta hori, Cazalisen iritziz, “lehiakortasun aldetik, euskal enpresentzako desabantaila handia da; euskal industria mantentzeko eta garatzeko oztopo garrantzitsua da”, gaitzetsi du.

Ezagutu Gure Senatariak